Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalaren eta gazte asanbladaren arteko harremana eten dela esan du Lekeitioko Udalak

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lekeitio
2014/06/03
Udalak ez du ontzat hartu gazteek Abaroa Jauregian geratzeko hartutako erabakia. “Aldebakarreko erabakia da. Herri proiektu baten gainetik han geratzeko erabakia hartzea ez du ontzat jotzen udalak”. Egoera horren aurrean, Lekeitioko Gazte Asanbladaren eta Lekeitioko Udalaren arteko harremana eten egin dela esan dute udal ordezkariek. “Erabaki horren aurrean neurriak hartuko ditugu”, esan du udalak. Gaztetxe proiektuak aurrera jarraitzeko ezinbestekoa dela ikusita lorezainarena zen etxean jarraitzea erabaki dutela jakitera eman dute Lekittoko Gazte Asanbladakoek. “Eremuaren barruan egon arren, Jauregitik distantzia handi batera kokatuta dagoenez, uste dugu, Jauregiak hartuko lukeen ia edozein erabilerarekin uztargarria dela bertan Gaztetxea egotea”, esan dute. Gazte Asanbladakoak konbentzituta daude eraikin horretan Gaztetxe bat egotea herritar guztientzako onuragarria dela. “Eta inauguraziotik aurrera hau erakusten saiatuko gara. Herri osoarentzako eskaintza zabal eta txukuna antolatuz, eta behar duen edozein herritar zein eragileri Gaztetxeko ateak zabal zabalik dituela erakutsiz”.

“Udalak betidanik egin du bat gazteen beharrizanak asetzeko gaztetxe baten premiaren aldarrikapenarekin. 2011an, udal berria eratu eta gutxira, hasi zen udalaren eta gazte asanbladaren arteko harremana gai horren harira. Gazte asanbladak denbora askoz esku pribatuetan egon zitezkeen azpiegitura ezberdinak aztertu ostean, espazio publikoren bat egon zitekeen aztertzeko eskaria egin zuen”.

Udalaren eskuetan dauden espazio eta baliabideak “urriak” direla dio udalak. “Baina, udalak, eliza atzeko gasolindegi zaharra aztertu zuen aukera moduan. Hori erabilgarri egon bitartean, gazteguneko solairu baten erabilera laga zitzaien”. Azkenean, “arazo ezberdinak tarteko”, gasolindegiaren aukerari ezetza eman zion gazte asanbladak.

“Abendua heldu eta Udalak oraindik ezin izan zuen agindutakoa bete eta gasolindegia Gaztetxe bezala utzi. Orduan, bide horren antzutasuna ikusita eta bide horretatik Gaztetxerik lortuko ez genuela konturatuta, okupazioaren bidea hartzea ikusi genuen geratzen zitzaigun aukera bakar bezala”, azaldu dute Gazte Asanbladakoek.

Errealitate horren aurrean, 2013an, gazte asanbladako kideek fraileen eraikin okupatu zuten, eta han gaztetxearen premia aldarrikatu zuten. “Udalak hasieratik eskaini zuen bitartekaritza lana, fraile eta asanblada elkar ulertzeko”. Fraileen aldetik ostera, negoziaziorako aukerarik ez zela egon gaineratu du udalak. “Eraikina desalojatu egin zen”. Eraikina husteko, Ertzaintza bertaratu zen.

ABAROA_JAUREGIA_OKUPATU_DU

Gazteak, Abaroa okupatu berri.

“Alternatiba falta” ikusita, udalak Gaztegunea erabiltzen jarraitzea eskaini zion gazte asanbladari, “behin behineko neurri moduan”. Horrela ba, gaztetxearen proiektua martxan jartzen hasi bitartean, “negoziazio baterako harremana zabalik mantendu” zela gaineratu du udalak.

2013ko abuztuan Abaroa jauregia okupatu zuten gazte asanbladako kideek. “Udala gazte asanbladarekin batu eta gunearen desgokitasunaz hitz egin genuen”. Ustezko desegokitasun hori arrazoitzeko, udalak ondoko arrazoiak eman zituen: “Espazioak ez ditu gutxieneko segurtasun neurriak bermatzen, eraikina makal dago eta konponketak ez ezik, ondare historikoa izanik, zainketa berezia behar du. Horrez gain, Abaroa eraikina zertarako erabili nahi den erabakiko duen herri proiektua martxan dago eta gazteak hor egoteak asko baldintzatuko luke proiektua (lorategia zabaltzearekin abiatuko zena). Gune horren erabilera, herritar guztiek erabaki behar dute udalaren ustez”.

2013an gazte asanbladako kideek fraileen eraikina okupatu zuten; ertzainek desalojatu zuten. 2013ko abuztuan Abaroa jauregia okupatu zuten, udalaren borondatearen aurka

Horren aurrean, alde bietatik “irtenbide bat bilatzeko konpromisoa argi geratu” zela esan du udalak. “Tarte horretan, gazteen aldetik, lorategiaren izkina batean dagoen eraikin txikia bakarrik erabiltzeko konpromisoa hartu zuten”.

2013ko udan, “gaia bideratzeko beharra ikusita”, gaztegunearen eraikina eskaini zion udalak gazte asanbladari, gaztetxe moduan erabiltzeko. “Aukera hori batzertu egin zuen gazte asanbladak”.

“Ezetz esatea erabaki genuen, izan ere, Gazteguneak jada, bai baitzuen erabilera zehatz bat (haur eta gaztetxoen aisialdirako gunea baita) eta ez genuen beste proiekturik oztopatu nahi”, argitu dute.

ABAROA_JAUREGIA_OKUPATU_DU

Ordutik hona, udalaren eta gazte asanbladaren arteko negoziazioa “martxan” egon dela esan du udalak. “2014aren hasieran, alternatiba duin bat eskuratzeko aukera erreala zabaldu zen: alde zaharrean kokatzen den eraikin bat gazteen beharrizanetarako azpiegitura moduan jartzeko akordu batera heltzeko aukera zegoen. Gutxienez 240 metro karratuko espazio zabal bat eskaintzen duen eraikina da hori. Udala jarriko litzateke jabeekiko harremanean bitartekari, bai arduran eta bita proiektuaren berme moduan, eta berak hartuko luke beharrezko konponketak egin eta gunea egokitzeko lana. Izan ere, eraikinak leihoak, ateak eta zorua jarri beharra baitu eta komunak eta argi, kalefakzio zein ur instalazioak egiteke. Printzipioz, beheko solairua erabiltzetik hasiko litzateke prozesua. Beti ere, gazteen proiektuaren garapenaren arabera. Espazio hau prest egon bitartean, gainera. Alternatiba hau bat zetorren ordura arte alde bietatik hartutako konpromisoekin, duina zen, eta alde biak ase zitzakeen“.

2014 hasieran alternatiba duin bat eskuratzeko aukera erreala zabaldu zela diote udal ordezkariek: alde zaharrean kokatzen den eraikin bat gazteen beharrizanetarako azpiegitura moduan jartzeko akordu batera heltzeko aukera egon zen

Horren aurrean, gazteek ezezkoa erantzun zutela dio udalak, “espero ez bezala”. “Abaroako eraikin txikian jarraitzeko asmoa erakutsi zuten”, dio udalak.

Gazte Asanbladaren ustez, leku horrek ez zituen baldintzak betetzen. “Metro karratuak badituen arren, huts-hutsik dagoen pabelloi bat delako, eta ez inondik inora eraikin bat. Horrez gain, erabilgarri jarri ahal izateko obra handia egin beharko litzateke: komunak egin, ura sartu, hormak eraiki, zorua jarri, argiztapena jarri, leihoak jarri eta abar”. Gainera, Alde zaharrean kokatuta egonik, auzokideak hurbilegi dituela eta inguruan ez daukala espazio zabalik, uste dute gazte asanbladakoek kale tarte batean baitago. Epe luzerako berme nahikorik ez duela ere uste dute, jabeek urte batzuetara beste proiekturen bat izan dezaketelako eraikin horrentzat. “Beraz, aukera hori baloratu ostean, Gaztetxe bat martxan jartzeko baldintza egokiak betetzen ez zituela ikusita ez mugitzea erabaki genuen”, argitu dute.

dfad

Horren guztiaren aurrean, udalak alternatiba baten beharra konpondu beharreko auzia dela dio. “Gogokoak ez ditugun neurriak hartzera behartuta sentitzen gara, herritar guztien segurtasuna bermatzeko”. Horrela ba, gazte asanbladaren eta udalaren arteko eztabaiden “terminoak aldatzen ez diren bitartean”, harremana etenda geratzen dela gaineratu du udalak. “Eraikin txikian mantentzen diren bitartean, parkerako sarbidea itxi egin dugu (gazteek parkea erabili ahalko dute, gainerako herritar guztien baldintza eta ordutegi berdinean).

Oro har, udalaren iritziz, “auzia bideratzeko aukerak egon dira”, baina Abaroa gunerako aurreikusita dagoen herri proiektuaren gainetik gaztetxea hor kokatzea ez dutela ontzat hartzen diote.

Abaroa eremuaren erabilera zehazteko 2014ko udazkenean parte hartze prozesu herritar bat jarriko du martxan Lekeitioko Udalak. Horren jakitun, eta “prozesua ahalik eta gutxien baldintzatzeko asmoz”, prozesuaren ardatza den jauregia desokupatu zuten gazteek. “Badakigu parte hartze prozesua eremu osoaren ingurukoa dela. Baina argi dago Jauregia dela ardatza. Behin hortik irtenda, uste dugu, baldintza egokiak jarri ditugula prozesu hori garatu ahal izateko”, esan dute. Hala ere, argi utzi dute prozesu horretan herriak erabakitzen duena errespetatuko dutela. “Gainera, herriko eragile bezala prozesuan modu aktiboan parte hartzeko nahia ere adierazi nahi diogu Udalari”.

UDALAREN PRENTSA OHARRA DESKARGATU

GAZTE ASANBLADAREN OHARRA DESKARGATU

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.