Antiguako Ama Lekeitioko Ikurriña lehiatzen. Argazkilaria: Joseba Arrizabalaga
Hondarribiako traineruak irabazi zuen zapatuan Lekeitioko uretan jokatu zen
Lekeitioko 36. Ikurrina. Denboraldiari hasiera eman orduko urtero izaten den hitzorduan
29 traineruk hartu zuten parte, euretatik hiru emakumeenak, beste hemeretzi KAE ligakoak eta zazpi San Miguel Ligakoak, TKE.
Ama Guadalupekoak 19 minutu, 43 segundo eta 7 zentesima egin zituen
Orioko San Nicolas traineruari bost segundoko abantaila aterata. Hondarribiko trainerutik 22 segundora ailegatu zen podioa osotu zuen
San Pedro.
Laugarren postuan sailkatu zen Urdaibai, Hondarribiko traineruarengandik 22 segundotara eta 37 segundora heldu zen Lekittarra, zazpigarren.
Lea-Artibai eta Busturialdeko gainontzeko traineruei dagokienez, Ama Guadalupekoarengandik minutu bat baino gehiagoko aldeagaz osatu zuten estropada Ondarroak (15. a), Busturialdeak (17.a), Bermeo B-k (21.a) eta Mundaka (24.a).
Emakumeen estropadan, aurreikuspenak betez, Zumaia izan zen lehenengoa 11:23.63 denbora eginda. Hiru segundo atera zizkioten Hibaikari eta zortzi Oriori.