Bitxore Laka Zapato Azuleko saria jaso ostean, pozik
Bitxore Laka Guenaga hil zela azkar zabaldu zer atzo Ondarroan. Elorriora joateko autobusetan sartzen ari zirenen askoren alai aurpegiak zer edo zer goibeldu ziren domekan goizean. Azken hilabeteak
makalik zegoen Bitxore, eta hain zuzen ere, domeka
goizaldean hil zen ondarrutar artista 80 urterekin.
Herritarren artean
hutsune handia utzi du Lakaren heriotzak. Hainbat izan dira une latz hauetan bere familia eta senideekin bat egin duten ondarrutarrak. Ondarroan jaioa, beti ere,
herriko artistak bultzatzen aritu izan zen. Emakume txikia baldin bazen ere,
bihotzez oso handia zen. Batez ere, oso emakume xumea zen, eta beti lagun urkoari laguntzeko prest azaltzen zen. Frankismo garaian, esate baterako, urteetan Kataluniako auzo pobreetan bertako langileei laguntzen aritu zen talde erlijioso batekin. Behin Ondarroan bueltan, herriko hainbat mugimendu alternatiboetan parte hartu zuen Lakak. Baina, batez ere, artea eta honekin zerikusia zuen guztiagatik zen ezaguna Bitxore.
Hasieran Kresalan eta Artelanen gero, hainbat ondarrutarrei artea sortzen erakutsi zien bere esku goxoekin.
Bere esker ona agertzeko hainbat omenaldi egin izan dizkiote Bitxoreri, azkena, 2012ko zapato azulean. Zer esanik ez, berak sortutako erraldoiak Euskal Herriko txoko guztietan ezagunak egin dira.
Herenungo giza katean, esate baterako, Elorrioko giza katean erraldoiak pasa zirenean, txalo zaparrada artean hartu zituzten hauek, bera gogoan.
Lakak sortutako erraldoiak Elorrioko giza katean
Erraldoiez gain, herriko jaietako hainbat pertsonaia ezagun ere berak sortuak dira: Inauterietako Akuli eta Lantzoi, esaterako. Horrez gain, San Juan jaietako akelarrea ere berak berreskuratu zuen. Han ikus zitekeen Bitxore akelarreari azken ikustuak ematen Arrigorri inguruetan. Arteaz gain, musika ere oso gustuko zuen Lakak, eta bere lagunek eta ezagunek kantu artean agurtu dute iluntzean erraustera eraman aurretik. Hurrengora arte, Bitxore.