Euskara sustatzeko ekintza plana aurkeztu zen zapatu goizean. Udaleko euskara batzordekoek udazkenean hasi zuten beharrari jarraipena eman nahi izan zioten batzar honekin. Herriko hainbat taldeetako jendea batu zen bertan.
Zapatuko batzarrean, batez ere, hurrengo urteotan landuko diren ardatzak zehaztu zituzten.
Horien artean,
gune euskaldunak indartu beharra dagoela nabarmendu zuten. Era berean, eguneroko bizitzan eman beharreko pausuak ere zehaztu zituzten. Hizkuntza ohitura eredugarriekin euskara sendotzeko eta ahozkotasuna ere lantzeko beharra dagoela azpimarratu zuten, hurrenez hurren. Eta hori guztia aurrera eramateko,
ikastetxe, jendarte, aisia eta kultur taldeekin loturak sendotzea beharrezkoa dela ere nabarmendu zen. Era berean, herritarrek
zerbitzuak euskaraz jasotzea bermatu behar dela eta lan arloan euskara lehen hizkuntza izateko neurriak hartu eta laguntza eskaini beharrezkoa dela esan zuten.