Asteburuan
Urdulizen jokatu den
Euskadiko lur gaineko 640 kiloko sokatirako proban,
hirugarren egin dute
mutrikuarrek. Espero zuten moduan, proba gogorra izan zen. Hala ere, taldea aurreko txapelketa jokatu ostean, “hobeto” ikusten da. Batez ere, tirakada oso luzeak egin behar izan zituzten, eta oso indartsuak. Horrez gain, mota horretako tirakada luzeak egiteko era egokian zegoen Urdulizko zelaia ere.
4,5 punturekin hirugarren geratu dira mutrikuarrak,
Gaztedi B taldearekin puntutan
berdinduta.
“Txapelketa honetan, 680 kilokoan modura, Gaztedi B taldearekin nahiko berdinduta ibiliko garela uste dugu. Oraingo honetan ere, bi taldeok hirugarren postuan berdinduta goaz”, azaldu dute Mutrikuko sokatira taldekoek.
Gaztedi A taldea doa lehen postuan 7 punturekin, eta atzetik da Goiherri A taldea 6 punturekin. “Bi talde horiek oso gogor dabiltza. Urte askoko esperientziadun tiralariak dituzte, eta oso ondo dabiltza”, gaineratu dute.
Zapatuan, Martiartun egingo dute Euskadiko lur gaineko 640 kiloko
bigarren saioa. “Hemen tirakada motzak eta indartsuak izaten dira. Zer egiten dugun ikusi egin beharko da”.