Azken ikutuak egin eta
etxe izatetik gaztetxe izatera pasatuko da Abaroa guneko lorezainaren etxea. Urte osoko lanaren ondoren, zapatuan inauguratuko dute egun osoko jai handiagaz. Hormak bota, sabai berria egin, beheganeko baldosak jarri eta eskenatokia eta barra eraiki dituzte gazteek, eta margotzea besterik ez zaie falta.
Plaza Baltzeko
horma margotuz hasiko dute inaugurazio eguna, eta umeentzako jolasak izango dituzte ondoren. «Gaztetxea ez da bakarrik gazteentzako gune bat, herri guztiari zabalik dagoen eraikina da, hori dela eta, umeentzako gauzak ere antolatu ditugu», azaldu dute gaztetxekoek.
Kukutzako kideak ere gonbidatu dituzte jaira, «euren esperientzia kontatzeko». Jolas, kalejira, bazkari eta kontzertuek osatuko dute eguneko egitaraua.
Gaztetxearen inaugurazioa inflexio puntua izango da gazteentzako. «Orain arte barrura begira ibili gara lanean eta hemendik aurrera egiten duguna herrira zabalduko da», azaldu dute.
Ekimen berriak egiteko asmoa daukate eta
udara begira martxan hasiak dira. Halan, abuztu hasieran jardunaldi batzuk egingo dituzte gaztetxearen eginkizunak, izaera, eta funtzionamendua zehazteko. Hau da, ze eratako gaztetxe bat izan behar den guztien artean erabakitzeko. «Beste gaztetxe batzuetako esperientziak ere ekarriko ditugu besteen errealitatea ezagutuz gureari forma emateko», aurreratu dute.
Dena dela, nahiz eta eskaintza gaztetxetik antolatuko duten, e
ragileentzako zabalik dagoen eraikina dela argi utzi dute gazteek eta herriko talde eta elkarteekin batuko dira hori adierazteko.
Auzokideekin ondo eramatea garrantzitsua da gaztetxekoentzat; Kukutzako kideak era gonbidatu dituzte jaira
Bestalde,
auzokideekin ondo eramatea garrantzitsua da gaztetxekoentzat. Hori dela eta, proiektua azaltzea ezinbestekoa iruditzen zaie, «izan ahal duten mesfidantzak alde batera utzi eta zalantzak argitzeko». Beraz, auzokideekin batzarrak egiteko asmoa daukate gazteek eta inaugurazioaren ondoren jarriko dira horretara.
Hiru urtetako borrokaren emaitza da gaztetxea. Herriko gazteen beharrizanak ikusita martxan jarritakoa. Gazteek behar zuten espazio fisiko baten bila egindako ibilbide luzea.
Fraileetatik kanpo, Abaroa jauregia okupatu zuten gazteek joan den urteko abuztuan, baina eraikina ondare bat zela eta ez zituela segurtasun neurriak betetzen esan zien Lekeitioko Udalak. Horrela, jauregitik irten eta lorezainaren etxera mugitu ziren irailean. Ordutik, eraikina prestatzen ibili dira eta zapatuan agerira aterako dute emaitza.
INAUGURAZIO EGUNEKO EGITARAUA