Marabilli Sormen Festibala (MSF) orain artean urtero Ondarroan ospatu den kultura jaia biurtekoa izango da hemendik aurrera. Halaxe erabaki du ahobetez jaialdia antolatzen duen Manuelistak elkarteak. III Marabilli Sormen Festibala, beraz, 2015ean izango da.”Erabat herrikoia eta altruista den ekimena denez Marabilli eta indarrak ondo kudeatzearren, jaialdia bi urtetik behin izatea erabaki dugu. Urte bakoitietan izango da, Korrika bezala”, azaldu dute Manuelistek.
Hala eta guztiz ere, itxaronaldia luzeegi gerta ez dadin, lantzean behin Marabillatxu izeneko ekintza puntualak antolatuko dituzte, Ondarroako Beikozini areto berriarekin batera elkarlanean. “Zoriontasun eta errelbeldia pilulak izango dira Marabillatxuk, interesgarri eta ezezagun iruditzen zaigun musika, antzezlan edo literatura guregana ekartzeko asmoz“, gaineratu dute. Hain zuzen ere, Marabillatxu horietan lehenengoa, uztailaren 1ean izango da, New York Ska Jazz Enssemble taldea egongo da Ondarroako Beikozini areto berrian.