Motz-motzian Mutrikuko
IV. laburmetraia lehiaketara aurkeztutako lanen emanaldia egongo da etzi, Zabil Kultur Etxean. Denetara,
bi emanaldi egongo direla jakinarazi dute lehiaketaren antolatzaileek. Lehenengoa
18:00etan izango da, eta, bigarrena,
20:00etan. Emanaldi bietan, Mutrikuko Zine Forum taldeko antolatzaileek azpimarratu dutenez,
publikoaren saria bozkatzeko aukera egongo da. Herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte. “Etzi Zabielen emango ditugun emanaldietara etorri, eta bozkatu laburmetraia onena iruditzen zaizuenaren alde. Ez galdu bozketa honetan parte hartzeko aukera”, nabarmendu dute Motz-motzian laburmetraia lehiaketa antolatzen dutenek.