Lekittarra nagusi izan zen domekan, Zumaiako uretan lehiatutako
KAE 1-eko lehen estropadan, azken luze bikain bat egin ondoren. Liga bikain hasi dute lekeitiarrek, sailkapenean, lehenengo jarri dira 12 puntugaz.
Lau traineruko hiru tanda lehiatu ziren Zumaian.
Elantxobe, Donostiarra, Santurtzi eta Castreñak parte hartu zuten lehenengoan, eta Elantxobe eta Donostiarraren artean egon zen norgehiagoka batez ere. Traineruak nahiko berdinduta ibili ziren segundu bat edo biko aldegaz bakarrik. Azken txanpan, donostiarrak Elantxoberen aurretik jarri ziren segundo bakarreko aldeagaz eta atzetik sartu ziren Santurtzi eta Castreña.
Bigarren tandan hartu zuen parte
Lekeitiok, Zumaia, Santoña eta Orio B-gaz batera. Borroka Zumaia eta Lekeitioren artean egon zen. Zumaiak hartu zuen aurrea hasieran, baina, hirugarren bueltan aurrera egin eta tanda irabazi zuen Lekeitiok, bandera irabaztea lortuz.
Lekittarrak egindako esprint izugarria ezin izan zuten zumaiarrek jarraitu.
Hirugarren tandan aritu zen
Ondarroa, Getaria, Trintxerpe eta San Pedrogaz batera. Getaria bixkor ibili zen Ondarroa atzetik zuela baina tanda irabazi zuen arren, ez zuen bandera Lekeitiori kentzerik lortu.
SAILKAPENA:
1º
ISUNTZA A.E 20:29:55 ; 12 puntu
2º
GETARIA A.E. 20:39:73 +0:10:18; 11 puntu
3º
ZUMAIA A.E 20:43:39 +0:13:84 ; 10 puntu
4º
ONDARROA A.E 20:50:80 +0:21:25; 9 puntu
5º
TRINTXERPE A.E 21:01:59 +0:32:04 ; 8 puntu
6º
DONOSTIARRA 21:04:71 +0:35:16; 7 puntu
7º
BUSTURIALDEA A.E. 21:05:14 +0:35:59; 6 puntu
8º
C.R. SANTOñA 21:18:89 +0:49:34 ; 5 puntu
9º
SAN PEDRO A.E. “B” 21:24:03 +0:54:48; 4 puntu
10º
SANTURTZI A.E 21:28:17 +0:58:62; 3 puntu
11º
C.R.O. ORIO A.E. “B” 21:28:33 +0:58:78; 2 puntu
12º
S.D.R. CASTREñA 21:58:20 +1:28:65 ; 1 puntu