
Eskualdeko hainbat herritan
jaietako ekintzak egin dira
asteburu osoan.
Aulestin, esaterako, Zemendiakoek
txupina jaurti eta hurrengo egunean,
paellak izan ziren
nagusi. 20 paella baino gehiago aurkeztu ziren urteroko lehiaketara eta irabazlea Perdiren izenean aurkeztutakoa izan zen. Jolasek eta musika emanaldiek bete zuten osteko giroa. Baita hurrengo egunean ere.

Ziortza-Bolibarren,
zapatuan hasi ziren
jaiak eta 125 lagun inguru egon ziren herri bazkarian. «Sukaldariek oso janari gozoa prestatu zuten». Orokorrean, bazkaria «giro alaian» egin zutela esan dute herritarrek. Ostean Basajaun taldearekin erromeria izan zuten.
Ondarroako Gorozika auzoan domekan eta atzo ospatu zituzten jaiak. «Eguraldi onagaz ekintzak ondo egin dira. Umeen jolasetan ume asko batu ziren domekan», esan dute auzotarrek. Harrijasotzaileen eta aizkolarien arteko norgehiagokak ere jendetza erakarri zuela gaineratu dute. Gainera, Inhar Urruzuno auzotarrak irabazi zuen dema hori, Aitzol Atutxagaz batera.
Markina-Xemeingo Amallo auzoan 22 bikotek parte hartu zuten barikuko mus txapelketan; Jabier eta Pellok osatutako bikoteak irabazi zuen txapelketa. Boloetan, Albizuri Berriztarrak izan ziren garaile. Zapatuko zaldi probetan, ostera, Motrolloko Silbia izan zen irabazlea eta goizaldeko bertsolari txapelketako zortzi parte hartzaileen artean Joseba Sololuze izan zen nagusi.
Argazki galeria [nggallery ID=171]