Ondarroako Antiguako Ama trainerua denboraldi berriari ekiteko prest dago
https://www.youtube.com/watch?v=SpX779OSYao
Ondarroa Arraun Elkarteko nagusiek ondo baino hobeto hasi dute KAE 1. mailako denboraldi berria. Aurreko domekan Zumaiko uretan egin zen Zumaiako 29. banderan, laugarren sailkatzea lortu zuten Lekeitioren, Getariaren eta Zumaiaren atzetik. Honenbestez, sailkapen nagusian, laugarren doaz ondarrutarrak 9 puntugaz. Hurrengo estropada, domeka honetan, Elantxoben izango dute, eta estropadari begira, marka on bat izatea «gaitz» aurreikusten badute ere, onena ematera irtengo dira Antiguako Amako arraunlariak.
Ondarroa Arraun Elkarteko nagusiek ondo baino hobeto hasi dute KAE 1. mailako denboraldi berria. Aurreko domekan Zumaiko uretan egin zen Zumaiako 29. banderan, laugarren sailkatzea lortu zuten Lekeitioren, Getariaren eta Zumaiaren atzetik. Honenbestez, sailkapen nagusian, laugarren doaz ondarrutarrak 9 puntugaz. Hurrengo estropada, domeka honetan, Elantxoben izango dute, eta estropadari begira, marka on bat izatea «gaitz» aurreikusten badute ere, onena ematera irtengo dira Antiguako Amako arraunlariak.
Aurtengo denboraldiari dagokionez, iaztik hona aldaketaren bat edo beste dago Antiguako Ama traineruan. «Iaz traineruan zeuden zortzi arraunlari, aurten ez dira egongo. Haien ordez, lehenago taldean aritutako hiru beteranok arraun egitera bueltatu dira. Horrez gain, gazteen mailan aritzen diren hiru kide ere, nagusiekin ariko dira denboraldi honetan», azaldu du Gorka Elordi Ondarroa Arraun Elkarteko lehendakariak.
Bi entrenatzaileak, hiru patroiak eta arraunlari guztiak Ondarroa Arraun Elkartearen harrobian hazitakoak dira
Hain zuzen ere, taldera buelta diren hiru beterano horietatik bi Antiguako Amako arraunlarien entrenatzaileak izango dira. Azken urteak arraun mundutik urrunduta ibili ostean, Gotzon Arrasatek eta Gorka Bedialaunetak hainbat urtetan ibilitako trainerura egin dute buelta, lehen eta bigarren entrenatzaile modura, hurrenez hurren. Hala eta guztiz ere, bi beteranoek taldea entrenatzeaz gain, arraunean ere egingo dute.
Arraunlariei dagokionez, denak Ondarroa Arraun Elkartearen harrobian hazitakoak dira. Eta, beharbada, eurentzat garrantzitsuena dena; lagun artean egingo dute arraunean hurrengo hilabeteetan.
Aurredenboraldi ona egin ostean, Gotzon Arrasateren eta Gorka Bedialaunetaren mutilak prest dira KAE 1 ligako hurrengo estropadetarako. Arrasatek, orain dela gutxi egin zen aurkezpenean zera esan zuen: «Ea aurten turrun asko entzuten diren Ondarroan». Ligaxkari dagokionez, beraien asmorik onenekin hasi dira. Aurreko domekan egindako estropadaz gain, beste hamar estropada egin beharko dituzte KAE 1 ligako hamabi taldeek. Ondarrutarren esanetan, aurtengo denboraldia ez da bat ere erraza izango, baina beti bezala, mailarik onena ematen ahaleginduko dira.
Denboraldia amaitu orduko, Kontxako sailkapen tandan egotea, ondarrutarrentzat sari ederra litzateke
Denboraldi berriari begira, Antiguako Ama traineruko arraunlarien helburua, KAE 1 mailan mantentzea izango litzateke, «eta ahal bada, erditik aurreragoko sailkapen nagusiko postuetan», gaineratu du Elordik. Ondarrutarren asmoak onak baldin badira ere, euren mailan oso indartsu dauden hiru talde daude: Lekeitio, Zumaia eta Getaria, alegia.
Denboraldiko azken estropada Gipuzkoako uretan egingo dute; Trintxerpen hain zuzen ere. Eta denboraldia ondo joanez gero, irailaren 4an Donostiako Kontxako sailkapen tandan egoteko aukera ere izan dezakete Ondarroako mutilek. «Bertan egotea asko gustatuko litzaiguke. Kontxako estropadan parte hartzea orain arte egindako lanaren osteko sari antzerako bat izango litzateke eta. Gainera, elkartean momentu honetan gauzak dauden moduan egonda, sekulakoa izango litzateke. Kontxan egoteko aukera gutxi ditugu, baina ditugun baliabideekin, parte hartze hutsa ere, oso pozgarria izango litzateke», dio elkarteko lehendakariak.
Ondarroa Arraun Elkarteko zuzendaritza taldetik herritarrei laguntza eskatu nahi diete. «Norbaitek beharren bat edo bestean lagundu nahi badigu, klubera etorri besterik ez du. Eskuzabalik hartuko ditugu. Beharra soberan dugu, eta asko eskertuko genuke herritarren laguntza. Edozein laguntza ongietorria izango da», esan dute elkartetik.
Horrez gain, euren laguntzaile denei ere eskerrak eman nahi dizkie taldeak. «Gure baliabide ekonomikoak ezin dira parekatu beste talde batzuekin; alde horretatik, nahiko justu ibiltzen gara. Baina edukitzen dugun apurra, duda barik asko eskertzen dugu», gaineratu dute.
Batez ere herriko denda txiki askorek ematen die laguntza taldeari. Euren artean, Itsaskorda; urte askoan euren laguntzailea.
Bestalde, aurten ere norbanakoen laguntza ekonomikoak ere jasotzen jarraituko dute. Horien izenak, Antiguako Ama traineruaren erdi-erdian agertzen dira. Bai istriborreko eta baita ababorreko amulan.
KAE 1. Hurrengo estropadak
Xabier Azkarate Arrizabalaga. 32 urte. Arraunlaria
Xabier Alberdi Alkorta. 17 urte. Arraunlaria
Ugaitz Elu Etxano. 22 urte. Arraunlaria
Patxi Martin Niño. 37 urte. Arraunlaria
Mikel Peña Lertxundi. 17 urte. Arraunlaria
Mikel Fernandez Beitia. 24 urte. Arraunlaria
Josu Elu Solabarrieta. 31 urte. Arraunlaria
Jon Arrizabalaga Osoro. 21 urte. Arraunlaria
Iñigo Larrinaga Orrtigueira. 28 urte. Patroia.
Iban Martinez Badiola. 22 urte. Arraunlaria
Gotzon Arrasate Akarregi. 41 urte. Lehen entrenatzailea eta arraunlaria
Gorka Bedialauneta Zarraga. 40 urte. Bigarren entrenatzailea eta arraunlaria
Erlantz Osa Rodriguez. 29 urte. Arraunlaria
Endika Artime Rodriguez. 24 urte. Arraunlaria
Eddy Solozabal Maruri. 32 urte. Arraunlaria
Asier Peña Lertxundi. 23 urte. Arraunlaria
Aritz Badiola Amallobieta. 30 urte. Arraunlaria
Aner Agirre Arauko. 29 urte. Arraunlaria
Aitzol Elu Etxano. 17 urte. Arraunlaria
Aitor Zabala Segurola. 20 urte. Arraunlaria
Aitor Fernandez Berriozabal. 15 urte. Patroia.
Josu Galindo Caceres. 20 urte. Patroia
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.