Aulestiko XV. Sobra Txapelketara aurkeztutako sobrak "maila ona" eduki dutela esan du epaimahaiak
https://www.youtube.com/watch?v=-Vfv_C7R5qs&feature=youtu.be
41 sobra aurkeztu dira aurten urteroko Sobra Txapelketan. Horien artean denetarik egon da, oso landuetatik hasi eta sinpleagoetaraino. Aurten lehenengo postuan hiru sari banatu ditu Aulestiko Udalak. Eta bigarren postuan ere beste hiru sari eman dituzte. Lehenengo hiru sobra irabazleen egileak ondokoak izan dira: Sara, Peru, Ane eta Ainize, Antoni Zelaia eta Noelia Arakistain. Bigarren saria eroan duten beste hiru saridunak ondokoak izan dira: Eugenio Jaio, Maria Luisa Aranguena eta Juanita Urkaregi.
41 sobra aurkeztu dira aurten urteroko Sobra Txapelketan. Horien artean denetarik egon da, oso landuetatik hasi eta sinpleagoetaraino. Orokorrean, baina, sobrek “maila ona” eduki dutela esan dute epaimahaikoek. Aurten lehenengo postuan hiru sari banatu ditu Aulestiko Udalak. Eta bigarren postuan ere beste hiru sari eman dituzte. Lehenengo hiru sobra irabazleen egileak ondokoak izan dira: Sara, Peru, Ane eta Ainize, Antoni Zelaia eta Noelia Arakistain. Bigarren saria eroan duten beste hiru saridunak ondokoak izan dira: Eugenio Jaio, Maria Luisa Aranguena eta Juanita Urkaregi.
Lehiaketara aurkeztu diren sobrak “oso maila ona” eduki dutela azpimarratu dute epaimahaiko kideek. “Eta maila on horren erakusle izan da sariak emateko modua. Orain arte lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak ematen genituen. Aurten, ostera, lehenengo hiru sari eta bigarrengo beste hiru eman ditugu”, azaldu dute antolatzaileek.
Epaimahaiak ere ordubeteko lana eduki du sobra irabazleak aukeratzeko.
Sobra sariketa egin aurretik, 26. Ipuin Topaketako sari banaketa egin dute. Horretan 41 sari eman ditu Aulestiko Udalak: ehen hezkuntzako 1, 3 eta 4. mailetan seina sari banatu dituzte; 2. mailan 7 sari eta 5 eta6. mailetan zortzina sari.
SARITUEN ETA IPUINEN ZERRENDA IKUSIArgazki galeria [nggallery ID=171]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.