Urte asko eta gero, Mutrikuko Anaiarte Biltokiak
lehendakari berria dauka:
Eusebio Azkue. Lehendakaria berritzeaz gain, gainerako ordezkariak ere berritu ditu Anaiartek. Indarberrituta, lehenentasunak ezarri eta lehentasunen arabera hasi dira beharrean ordezkari berriak; lehenengo egitekoa elkarteko aurtengo kuotak kobratzea dela esan dute.
20 urte baino gehiago eman ditu Juan Larreinak Anaiarte Biltokiko lehendakaritzan. «Lehengo ordezkariak nekatuta zeuden, normala den moduan. Eta behin eta berriz aldaketa eskatzen zuten. Borondatez inor aurkezten ez zenez, aurten, udalaren esku laga zuten elkartearen kudeaketa», azaldu du Anbroxi Goenaga elkarteko idazkari berriak.
Udalak batzarrera deitu zituen elkarteko kideak. «Udal ordezkariek esan ziguten elkarteko kudaketa herritik eraman ahal zen kontua zela. Eta horrekin ados egon ginen».
Ordezkari berriak
Beraz, hauteskundeak egin eta Azkue lehendakari hautatu zuten kideek.
Lehendakari orde kargua Jose Mari Osinaldek hartu du eta i
dazkariarena eta diruzainarena Anbroxi Goenagak eta Arantxa Arreitunandiak, hurrenez hurren. Bokalak, aldiz, ondokoak izango dira: Javier Egurbide, Maria Pilar Osa, Itziar Bedialauneta, Maria Pilar Maneiro eta Manoli Maneiro. Guztiek baina, «elkarlanean» jarduteko konpromisoa hartu zuten. «Elkarri lagunduko diogu».
Ordezkariak aldatu eta elkartea martxan jartzerakoan,
arazo batekin topa egin zuten batzorde berrituko kideek: hiru hilabetez elkartea itxita egon dela eta,
aurtengo kuotak kobratzeke zeuden maiatzean. «Orain, gutxinaka-gutxinaka bada ere, elkarteko kideak aurtengo kuota (10 euro) ordaintzen ari dira.
Komeni hori lehenbailehen egitea».
Orain arteko ordezkariek kobraketak egiteko kanpaina otsailean hasten zuten, baina aurten, elkartea itxita egon denez, ez dela deialdi hori egin esan dute. «Aurten deialdia maiatzean egin dugu».
Gaur egun 700 kidek osatzen dute Mutrikuko Anaiarte Biltokia; 15 kide berri egin dira ordezkaritza aldatu denetik
Ordainketa eskuz egin behar dela eta, elkarteko ordezkariak Anaiarte Biltokiak Beheko Plazan duen bulegoan egoten dira, egunero, 11:00etatik 13:00etara. «Orain egunero bagaude ere, gerora ez gara egunero egongo».
Kide berriak: 15
700 kidek osatzen dute gaur egun Mutrikuko Anaiarte Biltokia. «Ordezkaritzan sartu garenetik 15 kide berri ere egin ditugu eta lorpen horregatik pozik gaude guztiok».
Ekintzei dagokienez, ordezkari berriek orain arte lez ekintzak antolatzen jarraituko dutela aurreratu dute. «Lehenengo irteera Karrantza aldera egingo dugu. Gero, irailean, Holandara joateko irteera lotuta zeukaten aurreko ordezkariek eta hori egin egingo da. Aurretik ere irteera asko antolatzen zituzten».