Munitibarreko Bengola energia berriztagarrien zentroan aurkeztu dute gaur Milurteko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian ikerketa lana. Proiektuan Bizkaiko lau zonaldetako ekosistema eta bertako herritarren ongizatearen arteko harremana aztertzen dabiltza. Eta horietako bat da Lea Ibarra. Bizkaiko proiektua Nazio Batuen Erakundearen izen bereko programaren baitan kokatzen da, eta Euskal Autonomia Erkidegora zabaltzeko asmoa dute.
Euskal Herriko Unibertsitateko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO katedrako kideak ari dira ikerketa egiten, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Unesco Etxearen laguntza dute.
Gaurko jardunaldiaren aurkezpenean egon dira Miren Onaindia Katedrako koordinatzailea, Iosu Madariaga Ingurumeneko Foru diputatua eta Mikel Ansotegi Lea Ibarrako presidentea.
Igone Palacios eta Beatriz Fernandez de Manuel EHU-ko ikerlariek azterketaren nondik norakoak azaldu dituzte. Palaciosek Bizkaiko ekosistemen zerbitzuen inguruko hitzaldia eman du, eta Fernandez de Manuel, berriz, Leako ekosistemen zerbitzuei buruz aritu da berbetan. Bestalde, Ernesto Viglizzo argentinarrak Ekosistemen zerbitzuak berba egin du, baina, modu orokorrean. Argentinako eta Bizkaiko ekosistemen eta horien zerbitzuen arteko aldeaz hitz egin du. Jardunaldia mahai inguru batekin amaitu dute, eta partaideek galderak egiteko tartea izan dute. Ostean Bengola bisitatu dute denek batera.