Uztailaren 7tik 11ra luzatuko dira aurten Karmen jaietako tanborradako entseguak. Danbor jole txikienek bost egunetan entsegatu beharko dute, beste guztiek, berriz, hiru.
Uztailaren 7an hasiko dira LH1, LH2, LH3 eta LH4koen entseguak, eta ordu erdiko iraupena izango dute. 19:30ean hasiko da LH1 eta LH2koen entsegua eta 20:00etan hurrengo maila bietakoa, LH3 eta LH4.
Uztailaren 9an hasiko dira, bestalde, entsegatzen LH5, LH6, eta DBH mailateko ikasleak eta nagusiak. Horiek guztiek batera entsegatuko dute, txiki eta gaztxoen entseguen ondoren. 20:30etan hasiko dira eta 21:00ak aldera amaituko dute.
Entseguak frontoi txikiaren gaineko kultur aretoan izango dira, azkena ezik. Azken entsegua, uztailaren 14an egingo da, 19:00etan, Beko Benta eskolan. Danbor joleez gainera, bertara joan beharko dute bai eta HH5 mailako kantinera eta pilotariek ere. Uztailaren 15ean, 21:00etan izango da herriko Guraso Elkarteak antolatutako danborrada.