Prebentzio zerbitzuak egindako jarduera batzuk saritu ditu Lea Artibai Amankomunazgoak
Ikasturtea amaituta, Kerik Gabeko Gelak eta Film Labur Lehiaketako sariak eman dizkiete ikaszentroei. 2012-2013 ikasturtean ipini zuten martxan Kerik Gabeko Gelak egitasmoa Osakidetzatik, besteak beste, Hezkuntza Sailaren eta Farmazilarien elkargoaren parte hartzeagaz. “Proiektuaren emaitza baikorrak ikusita, aurten ere, 2013-2014 ikasturtean, proiektuarekin jarraitu dugu Lea-Artibai eskualdean”, azaldu dute Amankomunazgoko kideek. Proiektua DBH 1 eta 2. mailako ikasgelei zuzenduta dago. “Gure kasuan, ikaszentro bakoitzak erabakitzen du zein mailatan egin nahi duen, DBH 1en, DBH 2an edo 2etan. Eta hori bai gelaz gela egin behar da proiektuak eskatzen duen guztia, hau da, bai konpromisoa tabakoa ez erretzeko ikasleen partetik, bai lehiaketan parte hartuz kamiseta bat diseinatzeko, bai materialaren emandako edukiak gelan lantzeko”.
Programak irauten duen bitartean, gelako ikasleek zein tutoreek erreko ez duten konpromisoa hartu behar dute. Era berean, tabakoaren prebentzioren gaiaren inguruan kamiseta baten diseinua egiten da. Bi baldintza hauek (ez erretzea eta kamisetako diseinua) betetzen dituzten geletako parte hartzaile eta tutoreek zenbait sari jasotzeko aukera izaten dituzte, batetik, Lea-Artibai eskualdean egingo den lehiaketaren barne, eta, bestetik, Bizkai mailan, barne eskualdean egindo den lehiaketan parte hartuta.
Eskualdean Markina BHI Osasun Tailerreko ikasleak izan dira sarituak, eta barne eskualde osorako finalista izan zen Lekeitioko Azkue ikastolako ikasleen lana. “Gure esker ona guztiei, baita be Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako ikasleei, egin duten lanengatik”.
Bestetik, Film Labur Lehiaketa egon da amaitu berri den ikasturtean. Ikaszentro guztietako DBH 4. mailako ikasleek, 2013-2014 ikasturte honetan, prebentzio zerbitzuko kale hezitzailearekin adikzioen arriskuen inguruko tailerrak landu dituzte eta informazio puntuak ere. “Adikzioen gaia oinarri hartuta, bai drogen kontsumoa, sare sozialen erabilera, menpekotasun emozionala erlazioetan…, gazteen ikuspegia jasoko duten korto lehiaketa bat planteatu da”. Helburu orokor bezala, gazte ikasleak drogen adikzioen inguruko arrisku psikosozialetaz ohartzeko, informazio egiatia lantzen jarraitzeko, prebentzio eta osasuna bultzatzeko, eta, azken batean, eurei zuzenean dagozkien gai hauetaz hausnartzeko. Ikaszentro bakoitzeko DBHko 4. ikasgela bakoitzak gutxienez bi film labur egin behar izan ditu. Bakoitza gai desberdin baten inguruan izan da: batetik, drogak (kontsumoa, prebentzioa, zergatiak, ondorioak…); bestetik, adikzioen inguruko gai librea, baina nolabait zuzenduta: dependentzia emozionala, mugikorraren erabilera, ludopatiak, elikadura gaitzak, sare sozialak…Programak irauten duen bitartean, gelako ikasleek zein tutoreek erreko ez duten konpromisoa hartu behar dute. Era berean, tabakoaren prebentzioren gaiaren inguruan kamiseta baten diseinua egiten da
Ikaszentro bakoitzeko DBHko 4. ikasgela bakoitzak gutxienez bi film labur egin behar izan ditu. Bakoitza gai desberdin baten inguruan izan daLan bakoitzak 200 euroko saria jaso du, alde batetik, ikasleen artean drogamenpekotasunaren inguruan egindako lan onena sarituz, eta, bestetik, prebentzio zerbitzutik, beste gai libreagoaren inguruan egindako lan onena sarituz. Aurten, ikasleek, Markina BHIko DBH 4. mailako A ikasgela saritzea proposatu dute, eta Amankomunazgoko prebentzio zerbitzutik adikzioen inguruko gai librearen saria banatzea erabaki dute, “bi film laburrek kalitate handiak adierazten zutelako eta oso originalak zirelako biak”. Beraz, gai librean sarituak 100na eurokin: Markina BHIko DBH 4ko B gela eta Zubi Zahar ikastolako DBH 4ko ikasleak. “Zorionak, eta eskerrik asko ikasleei egindako lanagatik”.