Sekulako giroa egon da Ondarroako 17. Zapato Azulean
https://www.youtube.com/watch?v=lR7YW3fjljY
12:00etan puntuan Superman filmaren musika ipini, eta jarraian Nekane Akarregik eta Manuel Eluk, Alaiko balkoitik, ongietorria eman zien 17. Zapato Azulari. Ahozko bolandeak bota ostean, jaiak eztanda egin zuen Ondarroako Alde Zaharrean.
12:00etan puntuan Superman filmaren musika ipini, eta jarraian Nekane Akarregik eta Manuel Eluk, Alaiko balkoitik, ongietorria eman zien 17. Zapato Azulari. Manuel Eluk ahozko bolandeak bota ostean, jaiak eztanda egin zuen Ondarroako Alde Zaharrean.
Minutuak aurrera egin ahala, Alde Zaharra jendez betetzen hasi zen. Taloak eta txitxarro erreak jateko, sekulako iladak zeuden, eta Alde Zaharreko txosna eta tabernak ere, Zapato Azulaz gozatu nahi zuten herritar eta kanpokoez beteta zeuden. Kantuak esaten duen modura, Ondarroa kolorez, azul kolorez, jantzi zen beste urte batez. Euskal Herriko 17. Kamiseta Azokan ere, jende pila ibili zen. Azokak ateak ireki eta gutxira, esate baterako, Radixu Irratiak aurtengo Zapato Azulari aurten eskainitako kamisetak agortu egin ziren.
Bien bitartean, Radixu Irratiak zuzeneko irratsaioa eskaintzen jarraitzen zuen Artibai ibaiaren beste aldean, Zubi Zaharraren inguruan jarritako haima txikian. Mikrofonoak eskuetan hartu, eta herritarrak elkarrizketatzen aritu ziren nonahi. Elkarrizketak egiteaz gain, bozgaraluetatik musika ipintzen aritu ziren Radixu Irratikoak. Bozgorailuetatik ez eze, txistulariek, bandak eta trikitilariek, eta musikak oro har, herria jai giro ezinhobean murgildu zuten. Dinamartxako ordua heldu orduko, Alde Zaharra jendez gainezka zegoen. Dina Bilbao zenaren omenezko bizikleta eta oinezko martxan parte hartu zutenek, Nasa eta Erribera kaleetatik ia ezin pasata ibili ziren. Bandaren musika, uxu eta txalo zaparrada artean hartu zituzten aurtengo 17. Dinamartxan parte hartu zuten 300 lagunak.
Jarraian, aurtengo pregoiaren berri eman zuen Nekane Akarregi Radixu Irratiko kideak, eta Alaiko balkoi azpiaren inguruetan batu zirenek, hainbeste barre egiteko aukera izan zuten. Tartean, aurtengo omendua Txirrimorraski Ondarroako Denbora Libre taldea izan zen. Horiez gain, Isidro Garalde ‘Mamarru’k eta Loren Aldarondo ‘Baltza’k aipamen berezia jaso zuten. Izan ere, bi herritarrek euren lehenengo Zapato Azule ospatu zuten herrian. Euskal Herriko 17. Kamiseta Azokako kamiseta onena, Aiko Maiko disenatzaile hernaniarrarena izan zen. Ondarroako kamiseta onenaren saria, ostera, Marmok-ek lortu zuen. Arri, Botx eta euren ikasleek bertsoak Alaiko balkoitik bertso ederrak bota ostean, jaiak arratsaldera arte, “atsedenalditxo” bat hartu zuen.
Arratsaldean, euria zela eta, egin behar ziren ekimenak, Berdura Plazan egin behar izan ziren. Arratsaldean ez eze, gaueko ordu txikiak arte jarraitu zuen Zapato Azulak.
Argazki galeria [nggallery ID=174]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.