'Gabeko Izarrak' aldizkari ondarrutarrak kalera atera du lehen urteurren jaia
https://www.youtube.com/watch?v=JCzTdlMsOoU Asteburuan ondo baino hobeto ospatu du Gabeko Izarrak aldizkariak bere lehen urteurrena. Barikuan, 17:30ean, turrun hotsak eman zion hasiera jaiari. Zehatz esanda, sei turrun jo zituzten, luze, bi bidar.
Handik minutu gutxira, Artabidetik, trikitilariek lagunduta, buruhandiek eta Artelaneko erraldoiek kalejiran irten zuten. Ohi ez modura, Kale Handirantz eta Kaminalderuntz egin zuen kalejirak, eta auzoko kideek hainbeste urtean bertan buruhandiak ikusi gabe, pozik ibili ziren buruhandi eta erraldoiekin olgetan. Buruhandien aurrean aringa-aringa batzuk egin ostean,euskal erromeria hasi zen Kamiñaldeko plazan.
Josu Martin aldizkariko zuzendariak berba batzuk eskaini eta gero, Ondarroako Bertso Eskolako kideek hartu zuten lekukoa. Besteak beste, bertso eskolako bost bertsolariek herri aldizkariak egiten duen beharra goraipatu zuten Kamiñalden ipinitako taulagainean. Ostean, gaua heldu bitartean, kalejira girotu zuten trikitilariek Kamiñalden batu zirenak dantzan ipini zituzten. Eguna Piratas del Caribe filma ikusten amaitu zuten.
Ospakizunen bigarren eguna, berriz, kofradia zaharrean emandako hitzaldiagaz hasi zuten Gabeko Izarrak aldizkariko kideek. Bi egunetako urteurren jaia Ondarroako Dj Zirkin-en dantzaldiagaz amaitu zen.
ARGAZKI GALERIA [nggallery ID=188]