Jaien hasiera: jaitsiera, pregoia eta txupinazoa
https://www.youtube.com/watch?v=AudZPlib820&feature=youtu.be Urtero modura, mozorroak jantzi eta kalejira alaian egin dute "bajada" herriko kuadrillek. Lekitto Musika Bandak eta Aittitta Makurra eta Ardoa Barrura txarangek lagunduta agertu dira jaiaren erdiguneraino. Udaletxe aurreko plazan itxaron diote, gero, jaietako protagonistari: Anterori.
Alkondara Zuri eta Amnistia Eguna
Txupina piztuta, jaiak ez du etenik izango aste betez. Bihar, gainera, jaietako egun handia ospatuko dute lekeitiarrek, San Antolin Eguna, eta egun osoko egitaraua izango dute horretarako.
EGITARAUA:
Irailak 2, martitzena
- 09:00 Akordeoi-joleen kalejira.
- 10:15 Agintarien prozesioa. Lekeitioko alkate eta zinegotzi jaun-andreak udaletxetik eleizaraino joango dira, Lekitto musika bandeak lagunduta.
- Gero Meza Nagusia, Eleizako koruak abestuta.
- 11:00 XV. tiragoma txapelketa limoneruetan. Aittitta Txikik antolatuta. (Parte hartzeko izena emotea: 10:30ean)
- 13:00 Lekitto musika bandearen kontzertua plazan. (Zuzendaria: Urtzi Iriondo).
- 17:00 Akarregi torneoko esku pelota partiduak Santi Brouard frontoian.
- 18:00 XI. txapel jaurtiketa plazan. (Parte hartzeko izena emotea: 17:30ean)
- 20:00 Bertsolariak udaletxe aurrean: Amets Arzallus, Alaia Martin eta Unai Iturriaga.
- Ondoren Mariachi Imperial Elegancia Mexicana mariatxien kalejira, Uribarren kaletik hasita.
- 23:00 Su artifizialak Valecea pirotekniaren eskutik.
- Ondoren Kontzertua plazan, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldearen eskutik eta suzko zezena.
- 12:00 txupinazoa parkean.
- 17:30etan Erromeria parkian.
- Iluntzian omenaldia
- Gabaz: Ume gaiztuen festa