Ondarroako Aurrera Kirol Elkarteak Angel Etxaniz omendu du bere hilketaren 34. urteurrenean
https://www.youtube.com/watch?v=Iw4ObkpxVxQ Zapatuan Angel Etxaniz Olabarria ondarrutarra zena omendu nahi izan zuen Aurrera Kirol Elkarteak. Hain zuzen ere, abuztuaren 30ean bere hilketaren 34. urteurrena bete zen, eta Aurrerak omenaldi berezia eskaini nahi izan zion elkartearen zuzendariordea izandako Etxanizi.
Ondarroako 34 Klubeko jabeari omenaldi xume bezain hunkigarria egin zitzaion Aurrera eta Athletic taldeko gazteen arteko partida hasi aurretik. Mikel Laboaren Izarren hautsa kantuaren musikarekin batera hasi zen omenaldia Zaldupeko futbol zelaian, 11:00etan puntuan. Lehendabizi, Aurrerako eta Athletic-eko jokalariek irten zuten zelaira, eta haien tartetik zelaiaren erdiraino txalo zaparrada artean irten zuten Angel Etxanizen senitartekoek.
Handik gutxira, Aurrerako jokalari gazteek Angel Etxanizen senitartekoentzako oroigarriak ekarri zituzten; Aurrerako koloreak ordezkatzen dituen larrosa gorri eta urdinak, eta plaka oroigarri bana banatu zizkieten Etxanizen alargunari eta haren hiru seme-alabei. Ostean, dantzariek ohorezko aurreskua eskaini zien erabat hunkituta zeuden senitartekoei.
Omenaldiaren ostean, Aurreraren eta Athletic-en partida hasi zen. Emaitza: bana berdindu zuten.