Ondarroako eta Itsasuko gazteek elkar ezagutu dute, Ondarroan
Joan den asteburuan Itsasuko (Lapurdi) gazteak Ondarroan egon ziren, herriko gazteek gonbidatuta. Gonbidapen horren helburua Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteek elkar ezagutzea izan dela esan dute gazteek. Herria bisitatzeaz gain, jolasak eta bazkaria ere egin zuten. Bisitaldia egin eta gero, orain, aste batzuk barru, gazte ondarrutarrak dira Lapurdiko herria bisitatuko dutenak.