
Gizaburuagan esku pelota eta pala partiduak jokatuko dituzte Andra Mari bezperan. Astelehenean, besteak beste, txapel jaurtiketa eta briska eta tortilla txapelketak lehiatuko dituzte. Halaber, nagusien herri bazkaria egingo dute Mañukorta eta Zeberio bertsolariek alaituta. Martitzenean, berriz, Oibar auzoko eguna ospatuko dute. Umeen jolasak egingo dituzte arratsaldean, eta jaiak amaitzeko 20:30ean bolanderak bota eta txokolatea jango dute.
Markina-Xemeinen Erdotza auzoan ospatzen dituzte Andra Mari jaiak, eta astelehen eguerdian meza eta Zerutxu dantza taldearen emanaldia izango dira. Dantzak ikusi ostean, pintxo jana egingo dute herritarrek.
Bestalde, Munitibarko Gerrikaitz auzoan hurrengo asteburuan ospatuko dituzte Andra Mari jaiak. Hilaren 12an, herriko dantza taldearen saioa izango da, eta iluntzean parrilada egingo dute trikiti soinuek lagunduta. Biharamunean, besteak beste, umeentzako puzgarriak, paella eta mus txapelketak eta Gorritiren ikuskizuna egongo dira egun pasa ederra egiteko. Domeka eguerdian, ostera,
Txatarra zirku taldearen ikuskizunaz gozatu ahalko dute. Arratsaldean, berriz, bertsolariak eta
Kokakola eta Barea antzerkia izango dira.
Gizaburuagako egitaraua:
- IRAILAK 7 DOMEKA
- 12:00.Pilota partiduak eskuz eta palaz.
- 18:00. Herritarren futbol partiduak.
- 21:30. Kanpai jotzea eta bolanderak.
- IRAILAK 8 ASTELEHENA
- 11:00. Meza.
- 12:30. Joseba Andoni eta Mikel trikitilariak.
- 13:30. Txapel jaurtiketa.
- 14:00. Nagusien herri bazkaria Mañukorta eta Zeberio bertsolariek alaituta.
- 17:00. Xabi Larrea Mr Frack.
- 17:30. Briska txapelketa. Izen ematea: 10 euro.
- 19:00. Play back eta disko musika.
- 19:30. Tortilla txapelketa.
- IRAILAK 9 MARTITZENA
- 11:30. Meza.
- 12:00. Hamaiketakoa Naiara trikitilariak alaituta.
- 17:00. Ehunzangoren eskutik umeentzako jolasak.
- 17:30. Mus txapelketa. Izen ematea: 15 euro.
- 20:30. Bolanderak eta txokolatea.
Markina-Xemeingo (Erdotze) egitaraua:
- IRAILAK 8 ASTELEHENA
- 12:00. Meza.
- 13:00. Zerutxu dantza taldearen emanaldia.
- Ondoren. Pintxoak.
Munitibarko (Gerrikaitz) egitaraua:
- IRAILAK 12 BARIKUA
- 19:30. Herriko dantza taldearen saioa.
- 20:30. Parrilada trikitilariekin.
- IRAILAK 13 ZAPATUA
- 11:00-15:00. Puzgarriak.
- 14:30. Paella txapelketa: aurkezpena eta sari banaketa.
- 15:00. Bazkaria.
- 17:00-17:20. Mus txapelketarako izen ematea: 20 euro.
- 17:30. Mus txapelketa.
- 18:00. Gorriti eta bere animalien ikuskizuna.
- 21:00. Lotxogaz erromeria.
- IRAILAK 14 DOMEKA
- 12:30. Txatarra zirku taldearen ikuskizuna.
- 18:00. Bertsolariak: Andoni Egaña eta Alaia Martin.
- 20:00. Kokakola eta Barea antzerkia Ramon Barea eta Inazio Tolosagaz.