
Asteon
nahikoa legatz lehorreratu da Ondarroako Kalare Deuna kofradian;
kilo eta sei kilo bitartekoa, gehienbat. Gainera,
nahiko garesti egin du legatzak. 10 euro inguruan saldu da asteon. “Eskari handia dago, eta nahiko garesti egin du legatzak enkantean. Arrasteko itsasontzi asko ere geldituta daude, eta hori ere garestiago egitearen arrazoietako bat izan daitekeela uste dugu”, azaldu dute kofradiako kideek. Asturias aldetik etorritako amuko itsasontzi talde batek harrapatu du legatza “Asturias aldean ez dabil arrain gehiegi eta Frantziako kostaldean dabiltza arrantzaleak”, gaineratu dute.
Baxurako ontziei dagokionez, batez ere,
askotariko arraina deritzona ekarri dute asteon; Bermeoko altueran betandi piloa harrapatu dute, esate baterako. Uda izateko arrain nahiko sartzen ari Ondarroako portuan.
Hilabete amaieran sardina arrantzatzera irtengo dute Ondarroako baxurako ontziek.
Azken asteotan, arrantzatu diren arrain guztien artean, antxoa zertxobait ere harrapatu da. “Azken asteotan harrapatu dituzten antxoa azken kiloak euskal kostalde eta kantauri itsasoan dabiltzanak”. Uda sasoian antxoa harrapatzeko aukera egon da, baina 2015eko Urtarrilaren 1era arte ezin izango dute arrantzaleek antxoarik harrapatu. Azken asteotan, Galizia aldean harrapatu da batez ere antxoa. Hain zuzen ere, harrapatutako kopuru hori datorren urtean hasiko den kanpainaren kuotaren %10a da. Zehatz esanda, 2015eko urtarrilaren 1ean hasiko den kosteran kupua, berez dagokionaren %90koa izango da.
Hegaluze kanpaina, makal
Hegaluze oso gutxi harrapatu dute aurten Kautauri kostaldean. “Hegaluze oso gutxi dabil, ia bat ere ez. Hegaluze kostera oso oso makala ari gara edukitzen. Urruti egoten jarraitzen du hegaluzeak. Harrapatzen ari diren apurra ere, oso urruti harrapatzen ari dira, Irlanda inguruan. Kantauri itsasoan oso gutxi harrapatu dute aurten”.