Kontxako sailkatze estropada egin dute gaur [irailak 4], eta Urdaibaik bigarren egin du. Bestalde,
Lekittarrak eta Ondarroak ez dute sailkatzea lortu.
Lekittarrak hamahirugarren amaitu du, eta Ondarroak, hemezortzigarren.
Kaikuk irabazi du estropada hemeretzi minutu, 38 segundo eta 90 ehuneneko denbora eginda. Urdaibaik bi segundu gehiago behar izan ditu estropada amaitzeko; hemeretzi minutu, 40 segundo eta hamalau ehuneneko denbora egin dute bermeotarrek.
Beste faborito biek,
Hondarribiak eta Oriok, hirugarren eta laugarren amaitu dute estropada, hurrenez hurren. Biek Urdaibai baino denbora hobea markatu dute ziabogan, baina, bermeotarrak azkarrago ibili dira helmugarako bidean. Bederatzi minutu eta 23 segundotan egin dute bueltako bidea Urdaibaiko arraunlariek, Hondarribikoen moduan.
San Miguel ligako lider eta iazko Kontxako banderako irabazleak, Hondarribiak, hemeretzi minutu, 47 segundu eta 76 ehunetan amaitu du sailkatze estropada. Oriok, berriz, Hondarribiak baino bi segundu gehiago behar izan ditu; hemeretzi minutu, 49 segundo eta 75 ehuneneko denbora egin dute oriotarrek.
Hala,
ondorengo taldeak dira Kontxako bandera irabazteko lehiatuko direnak: Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, Orio, Cabo da Cruz, Portugalete, San Juan eta Donostiarra.
Zazpi txartel jokoan eta 24 traineru lehiatu dira gaur bi taldetan. Izan ere, Donostiarra bertako trainerua denez ez du sailkatze estropada jokatu beharrik.
A taldean Ondarroa irten da lehenengo, eta
Lekittarra hirugarren.
Lekittarrak 20 minutu 25 segundo eta 27 ehuneneko denbora egin du. Hain zuzen ere, A multzoko bigarren denborarik onena egin dute lekeitiarrek.
Bestalde, Ondarroak 20 minutu eta 44 segundo behar izan ditu estropada amaitzeko. A multzoan Meira izan da azkarrena, hogei minutu, hamahiru segundo eta 75 ehunen eginda.
Domekan, 12:00etan hasiko da lehia, eta hurrengo astean ere egun eta ordu berean egingo dute estropada.
Orduan argituko da aurtengo Kontxako bandera nork irabazten duen. Agustin Aranburu Urdaibaiko presidentea emaitzarekin pozik agertuda eta esan duenez, domekan lehia «estuagoa» izango da, eta espero dute kale ona tokatzea. Izan ere, azaldu duenez, arraunean egiteaz gain, kontxan zortea ere izan behar da. Bestalde, Iker Zabala arraunlariak estropada «txukuna» egin dutela esan du. Lehen lauren artean berdintasun handia egongo dela esan du, eta domekan «bizirik irtetzea» edo behintzat segundu gutxi galtzea garrantzitsua dela esan zuen.
Emakumezkoetan zortzi traineruetatik lau sailkatu dira Kontxako Banderarako:
1. Hibaika 11:02.10
2. Zumaia +0.26
3. Orio +5.32
4. San Juan +5.36
5. Meira +16.34
6. Cabo da Cruz +24.26
7. Zarautz-Getaria +39.96
8. Santoña +1:32.74
Gizonezkoetan 24 taldeetatik zazpi sailkatu dira —Donostiarra ere lehian ariko da—. Sailkatuak:
1. Kaiku: 19:38,90
2. Urdaibai: +1.24
3. Hondarribia: +8.86
4. Orio: +10.85
5. Cabo da Cruz: +13.86
6. Portugalete: +16.79
7. San Juan: +17.48
Honakoak izango dira igandeko txandak gizonezkoetan:Lehen txanda
- Urdaibai
- Kaiku
- Cabo
- Portugalete
Bigarren txanda
- San Juan
- Orio
- Hondarribia
- Donostiarra