
Aurrerak zelairatu zuen lehen hamaikakoa
Ligako lehen partidua 3-0 emaitzagaz amaitu zuen Ondarroako
Aurrerako nagusien taldeak, zapatuan Zaldupen jokatutako partidan. Xepe Gallastegik entrenatzen dituen mutilak
neurketaren jabe egin ziren
partidaren lehen minutuetatik, eta ez zieten inolako aukerarik sortzen utzi Real Union B taldeko kideei.
Lehen zatian, esate baterako, gol bat eta beste aukera garbi bi marrazainak ezerezean utzi zizkien etxeko jokalariei, jokoz kanpokoak adierazita.
Bigarren zatian, aldiz,
indar gehiagorekin atera ziren ondarrutarrak, eta 70. minuturako 2-0 aurretik ziren markagailuak etxekoak.
Jon Burgoa eta Iraitz Larrañagak sartutako golei esker, asko apurtu zen partidua, eta gorriek beste hiruzpalau aukera garbi izan zituzten markagailuan aldea handitzeko. Hiru bidar jaurti zuten zutoinera baloia Aurrerakoek.
Hirugarren eta azken gola, Jon Burgoak egin zuen berriz ere, Unai Urkiri kapitainak ateratako korner bat buruz errematatuta.
Azkenean 3-0 emaitza Zaldupen eta aurrerazaleak pozak jota amaitu zuten. Xepe Gallastegi entrenatzailearen esanetan,
emaitza bera baino mutilek egindako beharra aipagarriagoa izan zen. Hurrengo jardunaldiari dagokionez, Gallastegiren mutilek Oreretan jokatuko dute Touringen aurka .