
Gorka Antxustegi Principe de Asturias rallya lehiatzen. Argazkia: Suzuki Repsol
Rally bikaina burutu zuten Markina-Xemeingo pilotuak eta Alberto Iglesiasek joan den asteburuan lehiatu den 51. rallyan. Bere mailako lehen postua eta rallyko hirugarrena lortu zituzten emozioz betetako amaieragaz.
Joan Vinyes eta Jordi Mercader izan ziren nagusi lehenengo tartean, baina autoa martxan jartzeko arazoak izan zituzten eta bertan behera utzi behar izan zuten lasterketa. Hori dela eta, Gorka Antxustegik jarri zen II.mailako buru. Lehen tartea bere mailako lehen postuan eta rallyko laugarrenean amaitu zuen Suzuki Repsol taldeko gidariak.
Bigarren tartean Vinyesek erritmoa gogortu zuen ikuskizuna eskainiz, baina ez zen oztopo bat izan Gorka Antxustegi podiumera igotzeko. Antxustegik erritmoa gogortu zuen azken podiumeko hirugarren postua lortzeko 4,9 segundotara geratuz, baina Jonathan Perezek zigorra izan zuen azken kontrolean eta beraz, Antxustegi rallyko hirugarren geratu zen.
Hurrengo lasterketa irailaren amaieran izango du Antxustegik Llanesen.
51. Principe de Asturias Rallyko SAILKAPENA:
- M. Fuster-Ford Fiesta R5- 2:09:52,6
- S. Vallejo-Porsche 911 GT3- 2:10:44,6
- G. Antxustegi-Suzuki Swift S1600- 2:14:51,9
II. Mailako Espainiako Pilotuen Txapelketako SAILKAPENA:
- E.Vallin-204,5 puntu
- Gorka Antxustegi-177,5 puntu
- J. Pelaez-125,5 puntu
- J. Vinyes-105 puntu
- F. Cima-92 puntu