Primitiva loteriaren bigarren sariak 75.000 euro utzi ditu Mutrikun
Zapatuko [irailak 13] Primitivako zozketako bigarren sarietako bat Mutrikura egokitu da. Irabazleak, hain zuzen ere, 75.714,04 euroko saria jasoko du. Guztira hiru izan dira kategoria horretako sarituak; Mutrikuz gain, beste bi herrietan ere 75.174.04 euroko saria laga du Primitivak: Fuenlabradan (Madril) eta Teruelen, hurrenez hurren.
Lehenengo sariari dagokionez, “ez da banatu, kategoria berezian eta lehen kategorian ez da agertu baliozko boletorik”, esan dute Primitivako arduradunek.