'Txapela burun eta ibili Ondarrun' jaiak herria euskal txapelez bete du
http://youtu.be/Q6aWr7Bs_PM Egun batez bada ere, ondarrutarrak txapela jantzita ibili ziren zapatuan. Zubi Zahar herri ikastolak antolaturiko Txapela burun eta ibili Ondarrun jaia Manuel Eluren ahozko bolandera eta irrintzi artean hasi zen. Momentu horretatik aurrera, txapela jantzita ekin zioten herritarrek jaiari.
Zubi Zaharraren ingurura hurbildutako denak txapela nondik agertuko zain zeuden. Askorek txapela ibaitik gora etorriko zela uste bazuten ere, txapela nundik agertu eta, arraun elkartetik atera zen txapel erraldoia, bandako kideekin batera. Manuel Elu aurretik zutela, Zubi Zaharra gurutzatu, eta bandako kideekin batera Alamedarantz joan ziren kalejiran Erretegi aurrean batutakoak.
Behin Alamedan, txapela plazaren erdi-erdian utzi zuten, jaian parte hartzen ari ziren herritar guztiei begira. Kalejiran ibili ostean, askorek Alamedan zegoen txosnan eztarriak busti eta mokadutxoren bat jateko aprobetxatu zuten, Ondarroako bertso eskolako kideen bertsoak entzuten zituzten bitartean.Bien bitartean, jaiaren antolatzaileak, herri bazkarirako azken prestaketa lanak egin zituzten.
Behin bertsoak amaituta, Alameda mahai luzez bete zen, marmitako janerako. Jai giro ezinhobean bazkaldu zuten Alamedako karpa urdinaren azpian batu zirenek. Bazkalostean, hainbat ekimenekin jarraitu zuten; partxis erraldoia, txapel jaurtiketa, zumba, dantzaldia… Erromeria eman zio amaiera jaiari.
Argazki galera [nggallery ID=196]