Unai Urruzunok EH Bilduren bozeramaile kargua estreinatu du gaur Bozeramailetza Batzordean
Orain arte Laura Mintegik betetzen zuen kargua aurrerantzean ondarrutarrak beteko du Gasteizko Legebiltzarreko Bozeramailetza Batzordean.
Kargu aldaketa uztailean egin bazuten ere, gaur ordezkatu du lehenengoz, Urruzunok Mintegi. Edonola ere, EH Bilduren orain arteko jarduera erak bere horretan jarraituko duela nabarmendu du ondarrutarrak: “Batzordean nik ordezkatuko dut gure koalizioa, baina Legebiltzarrean bozeramailetza anitza izango dugu, orain artean modura”.
Mintegik uztailaren bukaeran jakinarazi zuen Legebiltzarra uzteko asmoa, unibertsitatera itzultzeko. Hark utzitako eserlekua Iker Casanovak hartu du.