Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Egin ezin dezaketen partez oinez

Lekeitio,Mutriku,Ondarroa
2014/09/18
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Joel Buton Lekeitioko eskolapean bere gurdiagaz.

Lea-Artibai eta Mutrikun ere egon da. Pertsonen kontrako minen aurka 1999tik Europa oinez zeharkatzen dabilen Joel Buton aktibista frantsesa San Antolin Egunez ailegatu zen Lekeitiora. Herriko jai nagusia izanik, udaletxea itxita aurkitu zuen eta beraz, egun bat gehiago geratu zen Lekeition bere aldarrikapena udaletxe horretan ere uzteko. Bere gurdia eskolapean utzi eta herria ezagutzen ibili zen Buton, jai giroan murgilduta. Kostako bidea hartu zuen gero, Ondarroara eta Mutrikura joateko. Hamabost urte daramatza Joel Butonek bidean. 40 urte zituen 1999ko maiatzaren 29an Pariseko Eliseo Zelaitik irten zenean eta bertara itzultzea du helburu urte amaierarako. Euskal Herria zeharkatu eta Nanterantz joko duela azaldu zuen hamabost urtetako ibilaldi luzea Parisen amaitzeko. Herri, hiri eta lurralde ugari zeharkatu ditu bere egitekoa betetzeko, eta bere bisita erregistratuta uzteagaz gainera, bere egitasmorako sinadurak bildu ditu geldialdia egin duen toki guztietan. Bere asmoa pertsonen kontrako minen aurkako manifestu hori guztia AEBko presidenteari, Barak Obamari, ematea da. 1997an Ginebran sinatutako Otawako Hitzarmenean pertsonen kontrako minak erabili, fabrikatu eta batetik bestera eramateari utziko ziotela adierazi zuten Europako agintariek eta erabaki hori bete egin behar dutela dio aktibista frantsesak. «Nahiko pertsona hil dira jadanik» salatzen du Butonen eta beste asko direla gorputz atalak ebakita dituztenak. Milaka kilometro Batez ere, umeen egoerak kezkatzen du aktibista frantsesa. Gertatzen dena «ez da onargarria» dio. Horretarako batzen ditu sinadurak, «basakeria horregaz guztiagaz amaitzeko». Pertsonen kontrako minen ondorioz, 20.000 eta 25.000 pertsona artean daudela oinak moztuta edo hilda gogora ekartzen du Butonek. 50.000 kilometro ditu eginak eta 24 herrialde zeharkatu ditu: Frantzia, Belgika, Holanda, Alemania, Ingalaterra, Eskozia, Irlanda, Estonia, Letonia, Kroazia, Eslovakia, Hungaria, Eslovenia, Grezia, Albania, Txekiar Errepublika, Polonia, Danimarka, Suedia, Norvegia, Italia, Espainia, Portugal eta Euskal Herria. Hainbat istorio eta pasadizu bizi izan ditu, eta bidaia luze horretan bere gurdia du bidelagun bakarra. Bertan gordetzen ditu bere tresna guztiak, bai eta orain arte bildu dituen sinadura guztiak ere. Gurdi horretan darama  zintzilik bere ekintzaren kontakizuna era askotako karteltxoetan jasota. «Ibil ezin dezaketenen mezua daramat» dio euskaraz batek. Hizkuntza askotan zabaldu du mezu bera. Herritarren laguntzagaz herrialde batetik bestera igarotzen denean itzultzen du-eta  mezu hori.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Joel Buton aktibista frantsesa Mutrikun.

Jendearen laguntzari esker bizi izan da, era humil batean, eta «pozik» hartzen du entzuteko prest dagoen edonor. Euskal Herrian babestuta sentitu da. Sorbaldan kolpetxoa eman eta aurrera jarraitzeko animoak ematen dizkiotela azaldu du jendea «oso jatorra» dela azpimarratuz. Azken txanpa Urte asko eraman ditu bere betekizunean Joel Butonek, baina, emaitza ere emankorra izan da. Gutxi gora-behera 340 mila sinadura batu ditu bai agintari zein herritarrenak ere: herrietako alkateen 2.630 sinadura, polizien 955, gobernadore zibilen 108, Gurutze Gorriko arduradunen 823, presidenteen 6 eta jendearenak 335.955. Lehen ministroekin ere egon da, eta 16k sinatu dute bere manifestua. Erresuma Batuako Tony Blair eta Greziako George Papandreougaz egon dela dio. Azken tartea geratzen zaio orain, azken pausuak Parisera ailegatzeko. Bere gurdi eta sinadurekin agertuko da Eliseo Zelaira bere borrokaren lehen zatiagaz amaitzeko. Gero, ikusi egin beharko da bere ahaleginak erantzunik duen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.