
Urregarai gainean ospatu dituzte aulestiarrek Santa Eufemiak
Herrigunetik mendirako ibilbidea egin dute asteburuan
Aulestiko Santa Eufemi eta
Mutrikuko Galbaixo jaiek.
Kontzertu jendetsuagaz hasi zuten jaietako azken txanpa aulestiarrek eta erromerian dantzan amaitu zituzten ospakizunak.
Joan den martitzenean Santa Eufemi Eguna ospatzerik izan ez zutenek, domekan izan zuten aukera berria jaiagaz gozatzeko. Urtero modura,
inguru guztietako herritarrak bildu ziren Urregaraiko zelaian, giro onean. Eguerdi partean elkartu zen batez ere, jende gehien. Izan ere, orduantxe izan ziren eguneko ekitaldi nagusiak.

Dantzan ere ibili ziren Urregarai gainean
13:30ean hasi zen esate baterako
34.Ermitara Igoera.
31 korrikalarik hartu dute parte aurten norgehiagokan, sei izan dira neskak.
Gizonezkoetan Julen Aranguena izan zen irabazlea. Kortezubikoak 4 minutu eta 6 segundotan ailegatu zen ermitara. Bere atzetik heldu ziren Aitor Etxeandia zornotzarra eta Joseba Plaza markina-xemeindarra.
Nesketan, berriz,
Ioana Osa ondarrutarra izan zen
lehenengoa. 5 minutu eta 54 segundo behar izan zituen Osak igoera egiteko. Imma Ruiz gernikarra eta Izaro Telleria markina-xemeindarra izan ziren bigarrena eta hirugarrena.
Igoeraren ondoren hasi zen
irrintzi txapelketa, eta Nerea Foruriaren irrintziak eraman zuen sari nagusia. Nerea Agirre eta Ainara ItuiƱo geratu ziren bigarren eta hirugarren.

Artzain txakur txapelketa egin zuten Galbaixon
Zapatuan eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, giro ezinhobean ospatu zituzten Galbaixo jaietako azken egunak. Euskal Artzai txakurren lehiaketarekin hasi zuten arratsaldea galbaixotarrek. Juan Jose Arrizabalagak irabazi zuen 17. txapelketa, eta Javier Zubiaurre auzotarra, atzetik izan zen.
Pottoken arteko proban, aldiz, Aitor Zubiaurre eta Ines Laskurain Mutrikuko Gorixokoen animalia izan zen onena. Domekan, aldiz, hiru auzoetako hildakoen aldeko meza egin ondoren, II. Argazki rallyaren sari banaketa egin zuten. Parte hartu zuten 15 lagunetatik, Lander Andonegi Goenaga mutrikuarraren lana izan zen onena.

Aurten, gainera, idi proben ordez, gizon probak egin dituzte. Mendaroko taldea Debakoaren aurka aritu zen domeka arratsaldean. Bi herri arteko gizon probak ikusmin handia sortu zuen auzotarren artean, izan ere, hiru auzotar Mendaroko taldean ari ziren parte hartzen eta. Azkenean, Mendarokoek 57 plaza egin zituzten, Debakek baino plaza bat gehiago.
Jaiak Galbaixoko errifen zozketarekin amaitu zituzten. Lehen saria 3.502 zenbakiari egokitu zitzaion; sarituak plazan bertan jaso zuen 600 euroko saria. Bigarren saria 1.747 zenbakiarentzako izan zen (2.701 ordezkoa).