Txapelketa urriaren 4an eta 11n jokatuko da Bizkaia Frontoian, eta
Urrutikoetxea izango du bikote Markina-Xemeingo pilotariak.
Mtz de Irujo-Rezusta,
Xala-Merino II, eta
Berasaluze II-Ibai Zabala izango dira beste bikoteak. Txapelketa 5 ½ko modalitatean jokatuko da.
Txapelketaren sistema, finalerdietako kanporaketa eta finala izango dira.
Urriaren 4an jokatuko dira finalerdi biak. Finalerdietako lehenengoan, Berasaluze II- Ibai Zabala eta Urrutikoetxea-Aretxabaleta bikote bizkaitarrek jokatuko dute. Bigarrenean, berriz, Mtz de Irujo-Rezusta eta Xala-Merino II bikoteak arituko dira. Lehenengo partida 17:45ean hasiko da.
Urriaren 11n jokatuko da finala, finalerdietako irabazleen artean. Partida horren aurretik atariko beste bat jokatuko da (Ezkurdia-Cecilio Artola-Apraizen aurka), 17:30ean.