I. Lasterketa Bertikala egingo dute bihar OGAk eta Aurrera Mendi Taldeak
Irteera ordua 11:00etan jarri dute, gaztetxean. Irteeran adin guztietako herritarrek parte hartu ahal dute. «11:00ak aurretik gaztetxe aurrera urreratzea nahikoa izango da», adierazi dute gaztetxeko kideek.
Tontorramendi zer dela eta aukeratu duten galdetzean, gaztetxekoek ondokoa erantzun dute: «Besteak beste, Ondarroako beste mendi esanguratsua ezagutzera emateko antolatu dugu irteera. Aurten Kalamendi ari da izaten gailurrik bisitatuena eta».
Lasterketa egin ahal izateko, Aurrera Mendi Taldeko kideak bidea garbitzen ibili direla argitu dute gaztetxekoek. «Tontorramendira igotzeko biderik bertikala aukeratu dugu lasterketa egiteko; Aurrerakoek garbitu dute».
Sariketa eta luntxa
Lasterketa egin eta gero, parte hartzaileak berriro elkartuko dira gaztetxean. Eta han sari banaketa egingo dute. «Irabazleak OGAko eta Aurrera Mendi Taldeko kamisetak irabaziko ditu; saria sinbolikoa izango da».
Behin sariketa eginda, luntxa egongo da gaztetxean. «Luntxa musikagaz girotuta egongo da», aurreratu dute.
Horrela ba, herritarrei ekintzan parte hartzeko gonbitea egin diete gaztetxekoek eta Aurrera Mendi Taldekoek.