Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Jose Luis De Castrok "emandako hitza ez duela bete" salatu dute Iparragirreren senideek

https://www.youtube.com/watch?v=NA2M5DwhO2g&feature=youtu.be Iparra Galdu Baik plataformak deituta asanblada informatiboa egin da gaur [irailak 30] Alamedan. Gaixorik dauden presoen eskubideak errespetatu! 100.2 artikulua orain! Ibon Etxea! lelopean Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarraren inguruko azken berriak eman dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Ondarroa
2014/09/30
Iparra Galdu Baik plataformak deituta asanblada informatiboa egin da gaur [irailak 30] Alamedan. Gaixorik dauden presoen eskubideak errespetatu! 100.2 artikulua orain! Ibon Etxea! lelopean Ibon Iparragirre Burgoa preso politiko ondarrutarraren inguruko azken berriak eman dituzte. Hain zuzen ere, atzo [irailak 29], Juan Luis De Castro Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak preso ondarrutarrak egindako eskakizuna atzera bota zuen. Alamedan batutako senideen izenean, Gotzon Iparragirrek, Ibonen anaiak, “berria txarra” dela nabarmendu du. “Orain arte genituen ilusio guztiak zapuztu egin dira. Lehen positiboak izateko arrazoiren bat edo beste bagenuela uste genuen, baina ni neu, atzokoa eta gero, honen aterabidearen inguruan gero eta ezkorrago nago. Hemendik aurrera zer gertatzen den ikusi beharko da”, azaldu du. ??????????????????????????????? Haren anaiak jakinarazi duen modura, gainera, preso ondarrutarrak atzo eduki zuen De Castro epailearen berri. “Atzo  hasiera batean ondo sumatu genuen, ondo erantzun zuen. Gaurko deian, ostera, beste era batera sumatu dugu. Anaia egun batean animoz ondo topatzea eta hurrengoan txarto topatzea ez da berria guretzat. Baina orain, erabaki honekin, bere egoera kezkagarriagoa bihurtzen dela deritzogu. Berak zuen ilusioa ere itxi egin da”, adierazi du kezkatuta anaiak.
Jose Luis de Castrok emandako hitza “ez duela bete” salatu dute Ibon Iparragirre preso politiko ondarrutarren senideek
Bestalde, Jose Luis De Castrok Ibon Iparragirreren senideei esandakoak “ez direla bete” adierazi dute. “Ez du ezer bete. Amari eta biori erresontzia magnetiko bat egitea beharrezkoa zela esan zigun. Erresonantziak Ibonen espedientea blindatuko zuela esan zigun, eta horrenbestez, fiskaltzak helegiterik aurkezteko aukerarik ez zuela izango. Orain, ostera, epaileak onartu dituen auzitegi eta kartzelako medikuaren txostenetan ez da erresontzia hori kontutan hartzen, eta txosten horiek kontutan edukita hartu du erabakia”. ??????????????????????????????? De Castro epaileak Iparragirreri egindako erresontzia magnetikoa kontutan eduki beharko lukeela nabarmendu nahi izan dute behin eta berriz Iparragirreren senideek. “Gure ustez atzoko erabakiari ikuspegi horretatik ipini behar zaio helegitea. Beste arlo askotatik ere bai, baina helegitearen oinarririk indartsuena hemen oinarrituta joan beharko litzateke. Ibonek duen gaitz neurologikoak bere jokabidean aldaketak eragin eta ikusmena urritu dizkio nabarmen, esate baterako. Horiek guztiak ez dituzte kontutan hartzen txostenean”, esan dute.
Momentu honetan Ibon Iparragirreren abokatuak helegite erreforma edo apelazio helegitea eskatu aztertzen ari dira
Iparragirreren senideek bihar [urriak 1] batzartuko dira abokatuekin. Bertan, atzo hartutako erabakiari zelan helegitea ipini aztertuko dutela esan. Era berean, atzo hartutako erabakiari helegitea ipintzeko bi aukera daudela azpimarratu du Gotzon Iparragirrek. “Alde batetik, De Castro epailearen aurrean bertan aurkeztu behar den helegite erreforma deritzona egiteko hiru egun daude, eta, bestetik, Espainiako Auzitegi Nazionalean apelazio helegitea eskatzeko bost egun egongo lirateke. Momentu honetan, abokatuak bata egin edo bestea egin aztertzen ari dira. Denbora irabazteko bat egin edo biak egin eurek erabakiko dute”. pnga_erakutsi.pl_17 Bestalde, herritar guztiei zapatuan Navalcarneroko (Madril, Espainia) kartzelara egingo den martxara joateako dei zabala egin dute gaur iluntzeko asanbalda informatiboan. Autobusetan joateko zerrendak irekita daude oraindik ere. Nahi duen guztiak Anaitasuna eta Kulixka tabernetan eman dezake autobusean joateko izena. “Ibonentzako sekula baino garrantzitsuagoa da jendea joatea. Horrek oihartzun mediatiko bat hartzen badu, gainera, hobe, berari indarrak emateko“, gaineratu du Gotzon Iparragirrek.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.