Sardina eta txitxarroa nagusitu dira Ondarroako kofradiako bentan
https://www.youtube.com/watch?v=4u0XyqdLgaM&feature=youtu.be
Aspaldiko partez, baxurako itsasontzi ugari ikusi dira atzera ere Ondarroako portuan. Kanpoko herrietatik txalopa piloa etorri da, Galiziatik, Asturiastik, Kantabriatik... Azken egunotan, itsasoa argiz betetako hiri handi bat bihurtu da.
Aspaldiko partez, baxurako itsasontzi ugari ikusi dira atzera ere Ondarroako portuan. Kanpoko herrietatik txalopa piloa etorri da, Galiziatik, Asturiastik, Kantabriatik… Azken egunotan, itsasoa argiz betetako hiri handi bat bihurtu da.
Arrantzuari dagokionez, astea nahiko makal joan dela nabarmendu dute Ondarroako Kalare Deuna kofradiako kideek. “Hala-holako eguraldia egin du, eta arrantzaleek ez dute nahi besteko arrantzurik egin”. Gehienak sardinatara ibili dira eta beste batzuk txitxarrotara. “Beste arrain naturalik ez da sartu. Ez dago beste ezer aipatzekorik. Sardinatara ibili direnak asko harrapatu dute eta ondo saltu dute. 1,05 eta 1,15 euro bitartean saldu dute sardina”.
‘Nuevo Luz Alba’-ko arrantzaleek txitxarro apurra ekarri dute gaur goizean
Txitxarroari dagokionez, nahiko merke saldu dela iragarri dute arrantzaleek; batazbeste 50-60 zentimo inguruan saldu da Kalare Deunako bentan. Horrez gain, martitzenenan [hilak 7] 2.000 salba kaxa porturatu ziren. “Ez da ohikoa urte sasoi honetan hainbeste salba arrantzatzea. Kaxa bakarren bat edo beste, ekarrri ohi du lantzean behin txaloparen batek edo bestek, baina ez hainbeste. Donosti parean harrapatu dituzte salbak”.
Gaur goizeko lehen orduetan, lasai zegoen portua. Baxurako hiru ontzi besterik ez zeuden lotuta. El Patron, Maraxe eta Nuevo Luz Alba. Nuevo Luz Alba-ko tripulazioa orduantxe ari zen itsasontzia portuan lotzen, arraina deskargatu ostean. Arrantzaleetako batek zera adierazi du: “Txitxarro apurra arrantzatu dugu. Gaurkoa ez da gau oso ona izan. Eguraldia ere ez da oso ona izan eta”.
Martitzenean antxoa apurra ere sartu zen; 75 kaxa. “Antxoa gaztea, kiloko 70 ale edo izango zituen. 2,20 eta 3 euro pasatxo saldu zen. Nahiko merke izan zuen tamainu txikiagatik”.
Amuko arrantzaontziek, Itoitz kasu, legatzetan jarraitzen du. Eguaztenean [urriak 8] oso garesti saldu zen legatza gainera. Batazbeste 6 euro egin zituen.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.