
Ohitura legez, Muniozgurengo zelaian elkartuko dira Euskal Herri osotik etorritako artzainak. 12:00etan hasiko da Muniozgurengo zazpigarren Artzain Txakurren txapelketa.
Hiru bizkaitar izango dira lehian: Xabier Urien Bat txakurragaz, Aitor Urien eta Nabarro, eta Kepa Ardanza Txikigaz. Gipuzkoatik, Azkar txakurragaz Juan Jose Agirrezabalaga etorriko da. Fernando Etxebarria eta Argi txakurra izango dira Arabako ordezkariak. Eta, Jose Antonio Alustiza nafarra Bat edo Jai txakurragaz lehiatuko da.
Txapelketa amaitzean lagun artean bazkalduko dute, eta bazkalostea girotzeko erromeria egongo da. Barikura bitarteko epea dago bazkarira apuntatzeko. Ondorengo telefono zenbakira deituta eman behar da izena: 946 138 009.