
Torrezelai probalekuan egingo dute txapelketa, 17:30ean hasita, eta ordu bete arinago egingo dute zozketa. Partaideek 800 kiloko harria erabiliko dute, eta Bizkaiko Herri Kirol federakundeko ordezkariak egongo dira proba kontrolatzen.
Hiru parte hartzaile izango dira. Berriatuko Arriola jatetxetik lau urteko Taliban zaldiagaz lehiatuko dira, 50 kiloko gainkargagaz. Halaber, Gorka Bilbao arratzuarrak Yuko bost urteko zaldiarekin hartuko du parte, eta 70 kiloko gainkarga edukiko du zaldiak. Bestalde, Asteasuko Andoni Mendizabal bost urteko Bolkan zaldiagaz arituko da Aulestin, eta 80 kiloko gainkarga izango du.
Partaideentzat sari potoloak prestatu dituzte: lehenengoarentzat 500 euro eta manda Ilun-zar tabernaren eskutik, bigarrenarentzat 450 euro eta hirugarrenarentzat 400 euro.