
Datorren asterako antolatu dute irteera, baina, domeka da apuntatzeko azken eguna. Horretarako ondorengo telefono zenbakietako batera deitu behar da: 946 278 055 / 946 279 182 / 946 279 202. Txangora joateko 25 euro ordaindu behar dira.
Hilaren 23an bisitatuko dute Bengola Natur Energia Interpretazio zentroa. 10:30ean irtengo dira Torrezelaitik Munitibarko Gerrikaitz auzoan dagoen eraikinera.
Bisitaldiaren ostean, Gernika-Lumora joando dira, eta han bakoitza bere kontura ibiltzeko astia izango dute. 14:30ean EreƱoko Arita Berri jatetxean bazkalduko dute Itsas Baserriko kideekin batera. Bazkalostean erromerian dantzan eta kantuan ibiliko dira, eta baita karta jokoan ere. Gero, 20:00ak inguruan bueltatuko dira Aulestira.