Damen kantak ikuskizuna eskainiko dute Unanue eta Gaudeamus koralek domekan Ondarroan
https://www.youtube.com/watch?v=JezMtyAItx8&feature=youtu.be Ondarroako Unanue Kamara Koralak aurten 25 urte betetzen ditu eta Gernika-Lumoko Gaudeamusek 20. Urteurren borobil horien harira bi koralak batu eta kontzertu berezi bat eskaintzea pentsatu dute Ondarroako Andra Maria elizan, domekan, 19:00etan.
Unanue Kamara Koralak zein Gaudeamus koralak esperientzia elkartrukatzea oso positiboa izan dela nabarmendu duteEra berean, Julia Foruria Gaudeamus koraleko zuzendaria ere pozik egon da ondarrutarrekin. “Gure koruan ez dugu hainbeste intentsidadeko ahotsik, izan ere, umeen korua beti aldatzen joaten da eta. Hor egoten diren zulo guztiak bete egin dituzte ondarrutarrek. Denek bat egin dute. Gure koruko jendea Unanuekoekin oso pozik egon da”. Nerea Arejita txeloagaz, Sara Perez flautagaz eta Ania Cid pianoagaz lagun dituztela, bi koraletako 60 abeslariek entzulea beste”mundu batzuetara” eramango dute euren ahotsaren indarra eta gorputz-espresioa erabilita. Damen Kantak ikuskizuna emetasuna nabarmendu nahi duen perfomancea da. “Kontzertu oso berritzailea eta desberdina” dela azpimarratu du Amaia Bilbao Gaudeamus taldeko kideak. “Lehenengo partea oso lasaia da, eta bigarren partea dena sorginekin-eta, apurtzaileagoa da”. Modu honetara deskribatzen du kontzertua Unanue Kamara Koraleko Esti Urizarrek: “Kontzertu ikaragarria da. Kontzertuaren planteamendua niri pila bat gustatzen zait. Zerutik Zugarramurdira bajatuko gara. Eta tartean, bidean joango gara. Entzuleak musika sentitu egin beharko du. Musika pikta hori niretzako transzizio bat da, ikaragarria da, oso polita”.
Bi zatitan banatuta dago ikuskizuna. Lehenengo zatian, zuriz jantzita aterako dira kantariak, eta guztira, sei Ave Maria abestuko dituzte. Beti-betiko zein Ave Mariarik apurtzaileena entzun ahal izango da domekan Ondarroako elizan. Bi koralek gehien disfrutatzen dituzten piezak aukeratu dituzte.
Bigarren zatian, ostera, beltzez jantzita aterako dira, eta berritasun modura, argiak eta koreografia sartuko dira. Musika pikta, Sorgin dantza, Aglepta, Lamiak, Eguzkilore, eta Ikimilikiliklik abestuko dituzte. Azken bi kantuak Stokes musikari kanadiarrak propio Gaudeamus koralari moldatutako abestiak dira.
Gaudeamus taldeko Itsaso Arketaren iritziz, “jendea orain arte gure kontzertuetan beti geratzen zen kanta ezberdinen gogo gehiagorekin, beharbada bi kanta oso arraro abesten genituen. Kontzertu honetan, bigarren zati guztia, horrelakoa izango da. Kanta harrigarriak dira eta jendeari asko gustatu zaizkio”.

