
Dagoeneko helduta dagoen konposta erakusteko ekitaldi bat egingo da udaletxe ostean dagoen auzo-konpostagunean bertan, 10:00etan.
Hondakinen prebentziorako bidean, 2014ko udaberrian konposta guneak jarri ziren Markina-Xemeinen. Lehen auzo konpostagunea udaletxe osteko berdegunean jarri zen, eta ordundik 36 familia aritu dira etxeetako hondakinen zati organikoa bota eta lantzen. Sei hilabeteren ondoren, lehen konposta ateratzeko moduan dago, eta erakusteko ekitaldi bat egingo da. Konpost hori gero, eskuragarri egongo da gunean bertan, nahi dutenek har dezaten.