
Urtero modura, Mutrikuko Burumendik antolatuta, mendizale helduen ibilaldia egingo da. Aurten urriaren 26an, 08:00etan irtengo du mendi martxak Txurruka Plazatik.
Burumendikoek lau ordu eta erdi inguruko ibilaldia prestatu dute. Goiko Plazatik irten eta, San Jeronimo, Atxukarro, Olatz, Apain, Pikua eta San Juan moduko tokietatik ibiliko dira 17 kilometro dituen ibilbidetik barrena.
Mendi martxan izena emateko
Burumendiko webgunean bertan eman daiteke izena urriaren 21era arte. Hantxe norberaren datuak sartu besterik ez dute izango mendizale federatuek. Ez federatuek, berriz, ordaindu egin beharko duteela argitu dute. “Ibilaldian parte hartzea mendizale federatuentzat aurreikusita dago, hortaz, izena ematea doakoa izango da. Federatu gabeek, berriz, 5 euro ordaindu beharko dituzte”.
Bestalde,
mendi martxaren ondoren bazkaria egiteko asmoa dute Burumendikoek. Izena emateko orrian “baiezkoa edo ezezkoa” eman behar dela ere gogorarazi dute. Bazkarira joango direnez 20 euro sartu beharko dituzte webgunean agertzen diren kontu korronteetako batean norberaren izen abizenekin.
Mendi martxari buruzko edozein argibide nahi izanez gero
burumendi@gmail.com posta eletronikora idatzi daiteke.