Lea-Artibai eta Mutrikuko hondartzetan jende asko ibili da azken egunotan
https://www.youtube.com/watch?v=rHbaLyrib4E&feature=youtu.be
Inguruko hondartzek uda sasoiko itxura erakutsi dute azken egunotan. Izan ere, hego haizeak hainbat jende erakarri du Lea-Artibai eta Mutrikuko hondartza eta inguruetara. 25 gradutik gorako tenperaraturak egon dira kostaldean.

Arrigorri hondartzaren itxura, gaur goizean
Sekulako beroa egin du azken egunotan, eta hondartzara joateko aukera izan dutenek bainu batekin freskatu edota itsasertzean oinez egiteko aukera izan dute. Ondarroako Arrigorrin, esate baterako, gaur [urriak 19] hainbeste jende egon da hondartzan. “Uda sasoiko eguraldia dago. Udan izan ez duguna baino askosaz hobea”, errepikatzen zuten askok eta askok.
Jendeak ura “asko” freskatu dela aipatu du, baina asko eta asko izan dira uretaratzen ausartu direnak. “Azken asteotan ura zer edo zer freskatu egin da, baina mundiala dago, paregabea. Hasiera batean sartzea kostatu egiten da, baina horrelako eguraldi beroagaz gorputza freskatzeko igerialditxo bat egitea onena da. Egunero etortzen gara”, zioen Ondarroako Arrigorri hondartzako uretatik atera berri zen emakume kuadrilla batek. “Hondartzara behin etorriz gero, ni ezin naiz bainatu gabe etxera joan”, adierazi du beste batek. Neopreno traje berezia jantzi eta Saturraran ingurura igerian joan-etorria egin dutenak ere egon dira.
Mutrikuko Saturraran hondartzan ere, jende asko egon da. Eguzkitan egoteko giro ona zegoenaren seinale.
Atzokoaren aldean, gainera, hondartzan egoteko giro hobeagoa zegoela zioen jendeak. Itsasoko brisa sartu da, eta horrenbestez, giroa hobea zen.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.