Auto batek su hartu zuen atzo Mutrikun, Olatz auzora joateko bidean
Ertzaintzak jakin eragin duenez, sutea atzo [urriak 20] gertatu zen, 20:15 aldera. “Dakigunez ibilgailuak su hartu zuen eta momentuz ez dakigu zein izan zen arrazoia, ikertzen ari gara”, esan dute ertzainek. Sutearen berri eduki eta segituan, ertzainak, udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu ziren, eta sua “segituan” itzali zuten.
Ez zen zauriturik egon baina gertaerak Hirigibel kaleko bizilagunak izutu zituen.