
Urriaren 31n hasi eta azaroaren 3a arte luzatuko da norgehiagoka.
Domekan ezik, hiru zaldik hartuko dute parte egun bakoitzean, eta 21:00etan hasiko dira probak. Domekan, ostera, lau zaldi aterako dira probalekura, 17:00etatik aurrera.
Parte hartzaileek Etxebarriko 800 kiloko harria eraman beharko dute gehi 50 kiloko txapa.
Irabazleak 800 euroko saria izango du, bai eta garaikurra eta dagokion manta be. Herriko lehenengoarentzat 120 euro egongo dira.
EGITARAUA:
Urriak 31, barikua, 21:00etan.
- Beide anaiak (Etxebarria);
- Jatetxe Nabarniz (Nabarniz);
- Erauzkin (MaƱu).
Azaroak 1, zapatua, 21:00etan.
- Maider Uriarte (Aulesti);
- Taberna Goieta (Mungia);
- Egoitz Zubaiaga (Berango).
Azaroak 2, domeka, 17:00etan.
- Etxeberri (Itziar),
- Joseba Azkonabieta (Urnieta),
- Bar Goieta (Mungia),
- Goitia (Berango).
Azaroak 3, astelehena, 21:00etan.
- Unai Aresti (Laukiz),
- Arriola Jatetxea (Berriatua),
- Imanol Etxeberria (Orio).