'Jainko txiki eta jostalari hura' dokumentala Bilboko Campos Eliseos antzokian estreinatuko da bihar
https://www.youtube.com/watch?v=Uyek9fELQVo#t=26
BERRIA-k eta Elkar argitaletxeak elkarlanean egindako dokumentala bihar estreinatuko da Bilboko Campos Eliseos antzokian, Kupula aretoan, 20:00etan. Kirmen Uribe ondarrutarrak, Mikel Urdagarinek, Mikel Valverde, Rafa Ruedak eta Bingen Mendizabalek 2013ko azaroan New York hirian grabatutako dokumentala da bihar Bilbon estreinatuko dena.

New York hiriko giro ezberdinak ikusten dira dokumentalean. Ordubete inguruan diren modura agertzen direla nabarmendu du Kirmen Uribe ondarrutarrak: “New York aldera iaz egin genuen osteratxoa kontatzen du. Han egin genuen astebetea, horixe kontatzen du dokumentalak ordubete inguruan. Irudi eta itxura aldetik oso ederra iruditzen zait, eta behar ikusgarria da. Gu ere natural-natural ikusiko gaituzte, inolako tranparik barik, garen modukoak”.
HURRENGO EMANALDIAK:
Urriak 29: Baionan, Euskal Museoan, 18:00etan
Azaroak 12: Iruñean, Katakraken, 19:00etan
Azaroak 19: Gasteizen, Aldabe gizarte etxean, 19:00etan
Azaroak 26: Donostian, Aquariumean, 19:00etan
Horiez gain, kontzertu bat ere eskainiko dute protagonistek, Joxan Lizarribar BERRIA Taldeko presidente zena gogoan. Abenduaren 19an izango da, Andoaingo Bastero kulturgunean, 20:00etan.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.