
Herritarrek duten iritzia jasotzeko herri bazkarirako izena eman zuten kuadrillei galdetegi bat bidali die udalak jaiei buruz duten iritzia emateko. “Karmenetako balantzea egiterakoan kontuan hartuko dena”, azaldu dute. Guztira, 122 izan ziren bazkarian parte hartu zuten kuadrillak.
Jaietaz gainera, Gabonetako egitaraua eta 2015eko diru-laguntzak ere landuko dituzte bileran. Bihar, urriak 22, izango da batzarra, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.
[nggallery ID=194]