
Kemen Urangaren aurkako epaiketa 10:00etan hasiko da, Espainiako Auzitegi Nazionalak San Fernando de Henaresen (Madril, Espainia) dituen epaitegi berrietan. Preso politiko ondarrutarraren senitartekoek adierazi dutenez, fiskalak “ETA erakundeari laguntza ematea leporatuta”zazpi urteko kartzela zigorra eskatu du Urangarentzat.
Uranga bera “epaiketa egin eta epaia jakiteko desiratzen” dagoela nabarmendu dute haren senitartekoek. Presoa ez eze, familia bera ere epaiketa egiteko desirarekin dago. “Zenbat urteko zigorra ematen dioten zehatz jakin nahi dugu, etxean bueltan ikusteko zenbat falta zaigun jakiteko. Atzerako kontaketan hasita gaude, baina epaiaren berri jakiten dugunean ziurtasun osoagaz jakingo dugu zigorra zenbatekoa den. Batez ere data bat ipintzea nahi dugu”.
Era berean,
Ondarroatik Kemen Urangari babesa emateko autobusa antolatu da. Urangaren senide eta lagunek Madrilera joateko deia egin dute. Autobusak Itsasaurretik 03:00etan irtengo du Madril aldera. Epaiketaren ostean, autobusak Ondarroarantz buelta egingo du eta iluntzerako herrian bueltan egoteko asmoa du. Anaitasuna eta Kulixka tabernetan eman daiteke autobusean joateko izena.