
Bihar [urriak 22], 19:00etan, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean, herriko euskararen kale erabileraren emaitzak jakitera emango dira.
Euskara Zerbitzuan euskara eta Mutrikuren arteko erlazioaren inguruko kezka zuten, eta iazko ekainean euskara kalean ze mailatan erabiltzen zen neurtzea erabaki zuten.
Horretarako Soziolinguistikako klusterrari azterketa egitea eskatu zioten. Orain emaitzak heldu dira, eta horien aurkezpen publikoa egitea da Euskara Zerbitzuaren asmoa.
Mutrikuar guztiek emaitza horien berri edukitzeko ekitaldi publikoa antolatu dute. «Ateak zabaldu eta euskararen erabilera zenbatekoa den, adinen arabera alderik dagoen, zonaldearen arabera alderik dagoen…ikusteko aukera edukiko dute mutrikuar guztiek horrela».