
Antiguako Ama elkartean egingo dute taldea sortzeko lehen batzarra 18:00etan. Talde berria dinamizatzen Koldo Aulestia
AFAGI (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea) elkarteko lehendakariaren laguntza izango dute. “Maiatzean Koldo Aulestiak gaixotasunari buruzko hitzaldi bat eman zuen Ondarroan, eta hainbeste jende ikusi zuenez talde sortzera animatu gintuen. Biharko batzarra egitera ere Koldok berak bultzatu gaitu, eta hartara ari gara buru-belarri”, azaldu du biharko batzarra antolatzen ari den kide batek.
Biharko batzarrean batzen direnen artean
taldea sortzea dute helburu antolatzaileek. Izan ere, hasiera batetik horren falta sumatzen zuten herrian. Antolatzaileek biharko batzarrean denentzako ateak irekita izango dituzte: bai herritarrentzako eta baita inguruko herrietatik etorri nahi duten guztientzako. “Gure asmoa batzarrean bertan taldea sortzen hastea da. Kalean zehar batzarrerako deia egiteko kartelak ipintzen egon garenean jende asko hurbildu zaigu, eta herritarrek gai honekiko interes handia dutela ikusi dugu”