Sortuk konponbide garaia dela aldarrikatuko du etzi Ondarroan egingo duen manifestazioan
Sortuk deituta, etzi [urriak 23] 20:00etan, manifestazioa egingo da Alamedatik hasita Aski da! Konponbide garaia da! lemapean.
2014ko udazkenean espainiar eta frantziar estatuek euskal herria “gogor astindu” duela nabarmendu du Sortuk. “Onartezina da presoen eskubideen urraketen aurrean espaniar eta frantziar estatuek duten zigorgabetasuna. Presoen kontrako eskubide urraketak eta salbuespen politikak eguneroko ogia dira tamalez. Euskal preso politikoek kartzeletan pairatzen dituzten muturreko egoerak, legeak horrela dioelako aske egon behar luketen preso gaixoak espetxea mantentzea eta senideen kontrako neurri bidegabeak mendekuan oinarritzen den politikaren adibide garbiak dira. Presoen eskubideak bapezten dituzte, beraien bizia bera arriskuan jartzeraino”.
Eskubide urraketen aurrean indarrak batzea ezinbestekoa dela azpimarratu du Sortuk. “Ezker abertzalea ez da aldarrikapen honekin bat egiten duen bakarra, euskal jendartearen gehiengoak bere egiten du presoen eskubideen defentsa. Gu gehiengo horrekin batera egongo gara presoen eskubieen defentsan. Guretzako lehentasuna delako preso gaixoak kaleratzea, dispersioarekin behin betikoz amaitzea, presoen kontrako salbuespen neurriak etetea eta preso politiko baten senide edo lagun izatearren jasaten dituzten salbuespeneko baldintzekin amaitzea”. Manifestaziorako deialdia